« Hamabi zauri arin | Poesia mailua behar ote? »
Gauza baten ametsa / Pier Paolo Pasolini (Josu Zabaleta) / Alberdania, 1998
Evviva, batez ere, la libertà Aritz Galarraga / Argia, 2012-12-02
Ez dakit, hartzen dut Gauza baten ametsa eskuartean, eta ezin diot nostalgia poxi bati izkin egin. Denbora zaharren mira txatxua izango da, joandakoa oraingoa baino txukunagoa denaren ustel ustea. Maria Isabel Llaudesek esaten zuen, iragan garai oro dirudikigu hobea. Azken batean, aro delikatu bezain loriatsu batez ari gara: orduko hartan sartu genuen serioago muturra literaturaren zera honetan, dena zen berri, dena ilusionagarri. Baina, langintza zaila izan arren, objektiboago begiratuta ere, sentsazioak esango nuke baduela egiatik zerbait. Ez dela soilik nostalgia txepela, baizik eta kritika konparatiboa. Itzulpen estimagarriak egiten ziren garai hartan —gogoratu Miguel Torga eta Piztiak, Agota Kristof eta Koaderno handia, Josef Skvorecky eta Mundu mingotsa—; paraliteraturak ere laguntzen zuen, bilduma identifikagarriak, portada korrektoak, ukimenerako —bizio konfesaezin hori— atseginak. Inoiz entzun dut idazleren batek horiengatik nahi izan zuela publikatu hor.
Iritzi horri galga jartzen dion elementu bat sartzen da, ordea, tartean: 14 urteren buruan ea irakurketak eusten dion, ea ni bilakatu naizen irakurle hau ez den sobera petraldu. Kontakizun pasionagarri gisa gogoratzen nuen Gauza baten ametsa, hain zuzen, bizitzara jaiotzen ari diren gazte batzuen gainekoa. Pasoliniren lehen eleberri argitaratua, idazlea gazte zeneko leku-denborak harrapatzen ditu, Italia ipar-ekialdeko Friuli —eta friuliera bera, tarteka—, bigarren mundu gerra ondorengoak. Komunistak dira gazteok, ez hainbeste ideologiagatik, gehiago kondizio sozialak hartara behartuta, landa giroko langile; herrian ezin, emigrazioaren bidea hartzen dute, Jugoslaviara “han komunismoa zagok behintzat”—, Suitzara, atzera burumakur bueltatzeko etxera. Ezen, han nahiz hemen, beste ezeren gainetik, eguneroko herstureratik urrun, askatasuna baita bilatzen dutena.
Eta, egia da, ez da nobela inondik ere biribila —eta agian eskerrak—. Are da lau xamarra. Nahi baduzu, teknikoki, herrenak ditu nabarmenak, elipsiak baino gehiago dira gabeziak. Baina, bestalde, zeinen ondo jasotzen duen gerra osteko giro hori, industrializazioak erabat harrapatu gabeko testuinguru bat, non bizitzak aurrera egin duen denboran zehar apenas aldaketarik izan duela. Zabaleta itzultzaileak hitzaurre jakingarri askoan dioen bezala, hemengo gerra osteko giroa ere izan zitekeena, soilik aldatuta Nini Infant, Milio Bortolus eta Eligio Pereisson, eta horien partez jarrita, adibidez, Amado, Demetrio eta gure Felix. 14 urteren buruan oraindik usain dezakegu askatasun, ez hainbeste egarria, ezpada gosea.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero
Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta