« Pessoaren pisua | Basoaz eta hiriaz honatago »
Barku madarikatua / Emilio Salgari (Mitxel Murua) / Alberdania, 2012
Bere abenturen pertsonaia bilakatu zen idazlea Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2012-11-18
Bidai honetan abiatzea Lurra atzean uztea da. Eta orrialdeetan aurrera egin ahala, Lurretik geroz eta urrunago izanik, marinel tradizioen ur sakonenetan murgilduz joanen gara.
Seve Callejaren Barku madarikatua izeneko bertsio honek, La novelle marinaresche di Maestro Catrame (1894) liburuan argitaratu ziren idazle italiarraren hamabi ipuin biltzen ditu. Izenburuak iradokitzen duen bezala itsasoari lotutako abenturazko istorioak dira. Galipot ezizenaz ezaguna den eskola zaharreko marinel batek, bere tripulazioko gazte ezjakinei gauero kontatuko dizkien bizipen harrigarriak. Gau batez, Galipotek huts egin zion bere postuari barkuko sotoan erabat mozkor izateagatik. Falta larri horren aurrean, kapitainak gauero istorio bat kontatzera zigortu zuen. Itsaso gorriko portuetatik Bonbaiko kairako bidaia guztian zehar, gauero hitzordua ezarri digute; ilunabarrean, gainerako marinelekin batera, Galipoten istorioak entzutera gonbidatua da irakurlea. Hamabi gau, hamabi ipuin. Zazpi itsasoetan barrena, adin zehaztu gabeko gizonak bizi izandako abenturek eta hauen kontaketa prozesuek eratzen dute liburuaren hari narratiboa. Itsasgizon tradizionalaren irudi prototipiko gisa, Galipot sineskerietara emana da, eta itsasoko fenomeno naturalak azaltzeko istorio fantastikoen beharra dauka. Bere kapitainak berriz, eredu zientifikoaren hoztasuna irudikatuz, burlati ekingo dio aitonaren kontakizun tradizionalak entzuteari.
Idatziz jaso diren ahozko kondairetan gertatu bezala, irakurle-entzule gara aldi berean. Eta biak ezinbestekoak dira, paktu narratiboa behar bezala suertatu dadin. Narrazioaren bat-batekotasunera biltzen gara; elkarrizketen ugaritasunak, memoriari errazten dizkioten egitura formularrak, etenaldiak, ustekabeko jausiak. Funtsean, oralitateari lotzen zaizkion elementuek, irakurketa erraztu eta arindu egiten dute. Hala ere, gustu kontuei helduz, tradizio zehatz bati sustraitutako sineskeria eta errituen gainean eraikitzen diren istorioak ez ditut asko maite. Irakurtzen arinak izanda ere aspertu egiten naute. Barku fantasmak, hildakoen arima erratuak, sirenak, giza haragia maite duten arratoiak, Neptunoren haserrealdiari egokitzen zaizkion enbatak, itsasoko espirituak, ez dira niretzat gairik erakargarrienak baina, egia da, maite duenarentzat, nabigazioaren tradizioa josten duten hainbat elezahar kurioso biltzen direla.
Erromantizismo puruena maite dutenentzat liburu aproposa. Gainerakoei berriz, Emilio Salgariren biografia sinopsi txiki bat irakurtzea gomendatzen diet, harena bai nahi gabeko abentura erromantiko zorigaitza.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi