Mariaren mendea / Pablo Sastre / Susa, 1992
“Maria” amona asko dira Jexus Arrizabalaga / Egin, 1993-02-14
Pabloren eleberri honek bi zati nagusi ditu. Mariaren mendea bata eta Hautsi da negua bestea.
Mariaren mendea jarraian irakurtzen den gerra garaiko kontakizun interesgarri bat da. Burua oso argi duen emakume zahar, berritxu eta xarmangarri baten bizitzaren pelikula liluragarria; horixe da, Mariaren mendea: baserria, hiria, kalea, mendia, gerra, muga, kontrabandoa, mixeria, bizitza aurrera ateratzeko burruka, lehorrean igerian egiten den ikasteko pertsonaren ahaleginak, bizimodu duina lortzeko burruka latza, emakume prakadunaren historia erreala.
Hala dirudi behintzat Pablok erabiltzen duen estiloak,Goizueta inguruko euskara aberatsean, egungo batuaren muga hertsietara lotu gabe idatzia. Irakurtzen hasi eta bukatu arte mesanotxean uzten ez den gutxi horietakoa.
Bigarren partea ere; Mariaren bazter eta inguruetan eta industria jada garatua bada ere, badu loturarik aurrekoarekin, Mariarekin. Istorio hau, ordea, ez denboran aspaldikoa, ia ia gaur egunekoa baizik. Burruka armatuan sartua dagoen gizon gazte baten paradiso bat da. Hau ere erabat erreala izan daitekeena eta aktuala. Gizon bat bakarrik eta leku estrainoa ez izan arren, leku ezezagun batean bera bakarrik hestutasunak gainditu beharrean, nola jokatu behar duen aholkurik emateko inor ez duelarik.
Denok non garen hobe jakin dezagun noizbait bizi behar genukeen egoera horretan garatzen da istorio hau.
Oso politak bi zatiak. Biak desberdinak denboran, baina lotura asko dituztenak. Izan ere, gure herri hau txikia baita. Espazioan eta denboran, berriz, badirudi patu berari loturik bizitzera kondenaturik gaudela. Horixe da, hain zuzen ere, nobela honetan ere antzematen den gauza bat. Larunbat arratsalde batean irakurtzeko modukoa eta atseginez gainera.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera