kritiken hemeroteka

8.766 kritika

« | »

Hariaz beste / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2011

Hausnarketa eta poesia Javier Rojo / El Correo, 2012-04-21

Aritz Gorrotxategik pentsamendua eta poesia uztartzen ditu Hariaz beste izenburua duen poema liburu honetan, bere literatur jarduera gogoeta-poesia dei daitekeen horretan kokatuta. Helburu horrekin hariaren metafora ardatz nagusitzat erabiltzen du idazleak. Izan ere, hariak konnotazio bereziak ditu. Batetik, hariak labirintoan ez galtzeko euskarria eskaintzen du, eta planteamendu honi esanahi existentziala bilatu nahi badiogu, esan dezakegu labirintoarekin parekatu daitekeen existentzia batean haria izango litzatekeela existentzia horri nolabaiteko zentzua ematen dion osagaia. Bestaldetik, haria harriari ere kontrajarrita agertzen da. Haria, arkuaren haria adibidez, bi puntuen artean kokatutako tentsioaren adierazpena izango litzateke, harriaren bidez irudikatu ohi den trinkotasun geldoaren aurrean. Gauzak horrela, haria bizitzaren dialektikaren metafora bihurtuta ikusten dugu. Honez gainera, poema hauetan agertzen den erreferentzia munduan Grezia zaharra hautazko osagai moduan azaltzen zaigu. Honetan irakurleak printzipioen aldarrikapena ikus dezake, zeren poesian mundu klasiko hori agertuta, idazlearen planteamendu poetikoa Greziak suposatzen duen filosofiaren hastapenei loturik agertzen baita. Hausnarketa egiterakoan bidezidorrek metafisikara eramaten dute, askotan denbora eta espazioa pentsamendu-gai nagusiak izaten dira eta. Baina metafisika honetan gizakiaren presentzia ez da ahazten, erdigunean eta erreferentzia-puntu nagusi bezala gizakia bera agertuta, hausnarketa abstraktutik gizakiaren neurriko existentzia mingarrira pasatzen baita poesia, non heriotzaren aurrean bizitzaren helburua zein izan daitekeen galdetzen den. Eta ibilbide honetan, hariaren metaforaz gain, beste osagai batzuk agertzen zaizkigu, liburuari batasuna ematen diotenak.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak