« Nitasunaren hedapena | Iluntasunean argia »
Twist / Harkaitz Cano / Susa, 2011
Gauak merezi du Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-03-16
Sorkuntzan, esparru ezberdinetatik, egon da elkarlan bat. Ez dut ezer berririk esaten zineak eta literaturak izan dutela historian zehar harreman estu bat; edo musika eta literaturak. Agian idazle batek, bere liburua idazten duenean, idazten ari den horren irudia ari da eraikitzen. Harkaitz Canoren literaturan hau azpimarratzea, ez zait iruditzen oso orijinala denik, baina bere hainbat lanetan, irudietan, pantaila batean erortzen naiz. Ezin bazterturik egoten naiz, nire irudimenean, hitza horiek irudien bitartez nola eraiki ahal izango diren.
Igaro den urtean, Harkaitz Canok, bi liburu plazaratu ditu. Bata gazteleraz, poesiakoa bera, Compro oro; eta bestea, Twist, bere idazlanen artean, laugarren nobela dena. Eta nobela honetan lehenengo gauza azpimarratuko nukeena zera da, fikzioak duen indarra, naiz eta nobelari, ez idazleak, beste klixe bat erantsi egin zaion. Fikzioaz ari naizela, egilea baliatu da joan den mendeko gure herriko historiaren atal batez, bere fikzioa indar handiz eraikitzeko. Bi gazte desagertu arazten dituzte, ondoren torturatu eta, azkenean, hil. Hirugarren lagun bat, nobelaren protagonista nagusia, Diego Lazkano idazlea, historia horretan ere torturatua izan da. Eta osagai hauekin, maisuki, Canok eraikitzen du, esango nuke, denborarekin jolastuz, bere lana, antza gehiago duena ipuingintzarekin nobelarekin baino. Eta arrazoi nagusia da, liburuak zortzi kapitulu dituela, baina esan daiteke, bere independentzia dutenak. Canok, ipuingintza menperatzen du, eta oso ongi jolastu du tramarekin, ipuinaren traza kentzeko kondairari, baina era berean, ez du eraiki nobela klasiko bat. Dantza asko egingo duen lan baten aurrean gaude. Canoren twista, plaza askotan entzungo da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera