kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Des egiten / Ione Gorostarzu / Elkar, 2012

Nitasunaren hedapena Javier Rojo / El Correo, 2012-03-12

Ione Grostarzuk Des egiten izenburuarekin eskaintzen digun poema liburua bere literatur ibilbidearen hasieran kokatzen da. Eta alor horretako hasierako liburuei dagokienez, ia espero litezkeen osagai gehienak agertzen zaizkigu bertan. Alde batetik, poesiak ohikoak dituen gaiak agertzen dira. Amodiozko poemak dira batzuk, baina maitasunaz hitz egiterakoan sexuaren gaia ere agertzen zaigu tartean, bi gai hauek banaezinak izango balira bezala. Liburu honetan agertzen zaigun beste gai bat, bakardadearena da, poeta erromantikoekin gertatzen den bezala, poetaren eta munduaren artean dagoen lubakiaren presentziak besteekin erosoa sentitzeko aukera galaraziko balu bezala, poema batzuetan munduan egokitzeko sentimendua adierazten den arren. Eta gizakia bere mugen jakitun delarik, heriotzaz aritzen diren beste poema batzuk ere agertzen dira. Edonola ere, liburu honetako testuak irakurrita, ematen du bere identitatearen bila dabilen idazle baten aurrean gaudela, pertsona zein idazle moduan bere lekua zein izan litekeen bilatzen duela baitirudi. Eta alde honetatik begiratuta poesia guztia nitasunaren hanpadura batetik sortu dela esan daiteke, zeren guztiaren erdigunean poetaren ‘ni’a baitago. Batzuetan esan izan da poesia ‘ni’aren adierazpena dela, antzerkia (‘zu’) eta nobela (‘hura’) ez bezala. Baina kasu honetan ‘ni’ hori alde guztietara, beste guztia ia desagerrarazi arte, hedatzen delarik, poetak bere burua gai poetiko bakarra bihurtu du. Gauzak honela, poesia sentimenduen adierazpen moduan ulertzen da hemen, eta alde horretatik benetakotasuna azpimarratu behar dugu. Baina norberaren sentimenduen adierazpen horrek berak batzuetan testuek beharko luketen elaborazio poetikoaren falta aurkezten du kontrapisu moduan. Izan ere, sentimenduen adierazpena beharrezkoa izan daiteke poesia egiteko, baina ez da nahikoa.

Bere burua erdigunean jarrita, poeta guztiek egin behar duten lehenengo urratsa egin du idazleak. Urrats hori egin gabe (eta urrats horrek inplikatzen duen horretatik askatu gabe) ez baitago ibilbide poetikorik burutzerik, baina hurrengo urratsek markatuko dute benetan zein izango den poetaren lekua gure literaturan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak