kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Pantaleon eta bisitariak / Mario Vargas Llosa (Santi Leone) / Elkar, 2011

Oihaneko misio ilunak Bixente Serrano Izko / Berria, 2012-03-04

Literaturatik kanpoko arrazoiengatik, ez zaigu Mario Vargas Llosarena irudi maiteenetako bat egiten irakurle euskaltzaleoi. Haren postura neo-liberalak Perun, haren parte hartzea espainiar politikan ere UPyD bezalako alderdi nazionalista batekin, haren sinadurak agiri ezberdinetan katalanaren hedapen soziala mehatxu bat izanen balitz bezala Cervantesen hizkuntzarentzat… ez dakit zerikusirik izanen ote duen horrek, baina, ene datuen arabera, gaurko nobela hau dugu Vargas Llosaren euskaraturiko bakarra.

Dena delakoa haren biografiaren bilakaera, ezin diegu uko egin haren balio literarioei, gaztelaniazko narraziogintzan ez ezik, literatura unibertsalari eginiko ekarpenen aldetik ere. Latinoamerikar boom hartan, paregabea dugu triangelu ekilatero hura, Gabriel Garcia Marquez, Julio Cortazar eta Mario Vargas Llosa bertize bakoitzean. Zein bere ezaugarriekin, baina hirurak aberats-aberatsak, gozagarriak irakurleontzat, hirurak hondo gabeko putzuak sorkuntzan eta tekniketan, non idazle promozio franko edan duten, euskarazko idazleak barne.

Egitura eta eguneroko indarkeria militarrak aurkeztu zizkigun bere lehen eleberri handiak; La ciudad y los perros, alegia. Sexua eta prostituzioa egitura erlijiosoen mundu batean jorratu zituen bertze nobela ahaztezin hartan, La casa verde-n. 1962 eta 1965ekoak hurrenez hurren. Gaurko honetan, oso bertzelakoa, baina mundu militarra, sexu beharrak eta prostituzioa, bai eta sineskeria erlijiosoak, haien inguruko profeta ahoberoak eta milenarismoak ere hartzen ditu berriro, eta nobela sarkastiko, karikaturazko eta umore handiko bat osatzen du. Oihanetako soldadu isolatuen sexu beharrek eragiten dituzten bortxakeria eta bertako biztanleen asaldura ekidite aldera, ideia xelebre bat, arrazionaltasun osoz bideratu beharrekoa, bururatu zaie arduradun militarrei, eta ezin metodikoago den Pantaleonen eskuetan utzi dituzte prostitutek kanpamentuetara egin beharreko bisitaldi kontrolatuak, estatu sekretupeko misio bezala, logistika ezin efizienteagoa helburuari egokitua. Mundu eta trama horren parean, bertze mundu bat, harekin konbergente batzuetan, dibergente bertzeetan: predikatzaile milenarista arrakastatsu batena eta haren jarraitzaileena, euren sineskeriak, mitoak, sakrifizio hilgarriak eta guzti: arrazionaltasunetik guztiz kanpoko mundua, sarri nahasten eta gurutzatzen dena militarren mundu ordenatuarekin. Saltsa ederra, atmosfera esperpentiko batean barna narrazio bidaia aurrera eramateko.

Teknika literarioak balio erantsi handiak ematen dizkio narrazioari. Estilo konbentzionalagoen erosotasuna nahiago dutenak lasaitze aldera, erran dezagun lehenbiziko orrialdeetan elkarrizketen egiturez jabetuz gero, plazer hutsa izanen zaiola edozein irakurleri eleberrian murgiltzea. Elkarrizketak, izan ere, leku edo une ezberdinetan gertatu arren, leku eta une berberean garatuko balira bezala gurutzatzen dira. Baina egilearen distantziamenduak irakurlearen hurbilketa estuagoa eragiten du, hain zuzen ere. Zoragarriak erritmo errepikakor eta diziplinatu ia militarrarekin egiten dituen deskripzio soil-soilak, elkarrizketetan parte hartzaileenak: “eztulka, lotsagorrituz, totelka, edanez, Pantoja kapitainak”. Txosten sekretuek, hedabideetako albiste edo erreportajeek, euren horretan, kapitulu batzuk osatuz, distantziamendu/hurbilketa joko berbera biziagotu baizik ez dute egiten, ahots narratzaileen ugaritasuna eta elkarren trukaketa era zuzenean aurkezten digun heinean.

Egilearen moduek eta mimoz eginiko itzulpen landuak gozagarri eta aberasgarri egiten digute nobela.

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak