« Zergatik ez, bada? | Beste bat apalerako »
Zwei Frauen / Joxean Agirre / Elkar, 2011
Idazlea, irakurle Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-02-03
Sortzerakoan, kasu honetan idazleak, arteak hartzen du bere zeregina. Sortzeko, idazleak behar du bere iturria, bere jarioaren nondik norakoa. Joxean Agirrek sortu du, Zwei Frauen (bi emakume) eleberria, eta esango nuke, helburu bezala, eleberriaren prozesua oso aintzakotzat hartu duela. Eleberriarekin XI. Agustin Zubikarai Saria lortu zuen egileak. Liburuak literaturarekiko eta emakumeenganako miresmena edo pasioa erakusten du, behintzat protagonistak hori azaltzen du. Agirrek, ongi menperatzen du idaztearen ofizioa, bere liburuak irakurtzerakoan sentsazio hori jasotzen du irakurleak. Eta oraingo honetan, kontakizunak badu dotoreziaren aireak. Eta baita esan daiteke, bere liburuan badagoela hausnarketa bat idazlearen zereginaz. Eta zeregina honetan badaude plagioaren inguruko ideiak; esan daiteke plagioaren inguruko eztabaida beste behin azaltzen dela euskal eleberri batean. Imitazioaren gaia liburuko lau ataletan agertzen da, izan ere atal bakoitzak imitazio baten kontakizuna baita. Eta ni, lau ataletatik laugarrenarekin geratzen naiz, “Laugarren imitazioa, Zwei Frauen (bi emakume)”. Eta esango nuke ez dela kasualitate liburuaren izenburua hori izatea. Beste hiru atalak, badirudi Agirrek erabili dituela bere laugarrenaren ataria izan daitezen, behintzat hori da irudikatu dudana. Egilearen zeregina bere lan honetan, kopia eta originalaren eztabaida mahai gainean jartzea izan da. Atal bakoitzak bere errepasoa egiten du protagonistaren eskutik, literaturaren hainbat egile eta idazlan aztertuz, azkenerako uzten duelarik, badirudi idazlearen kuttunetako bat, Max Frisch. Eta hemen aipatu behar da, eta ez da lehen aldia, Agirren prosan badagoela egile horren aztarna.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera