kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Van't Hoffen ilea / Unai Elorriaga / Elkar, 2003

Van’t Hoffen ilea Asier Sarasua / Eibartik, 2007-10-14

Aurreko mezu batean ere aipatu nituen udako irakurketak, baina Unai Elorriaga bilbotarraren hau geratu zitzaidan pendiente, Van’t Hoffen ilea, oraindik ere amaitu barik baineukan.

Estilo berezikoa da Unai Elorriaga, idazkera aldetik zein ipuinak garatzeko moduan. Pertsonala, absurdua, askatzailea, abstraktua, berria… esperimentala? Eta gustatzen zait, bai, asko. Imajinazio handiko kontakizunak, hari nagusiaren inguruan harilkatutako dozenaka mikroipuin, ahozko hizkeratik oso hurbil dagoen idazkera, elipsiak eta elipsiak, adjektiboak eta adjektiboak…

Matias Malanda ministerioko langilea da eta Idusera heldu da bertako pertsonaien inguruko grabazioak egitera. Hori dio, benetako helburua beste bat izan arren. Malandaren eta Iduseko pertsonaien artean erakusten digu Elorriagak ipuinak sortzeko daukan gaitasuna amaigabea.

Liburu honi zerbait gehiago eskatzekotan, borobiltasuna eskatuko nioke. Elipsiak ondo daude, baina nobelaren hari nagusia kriptikoegia iruditu zait; nobelari berari indarra kentzen dio. Ipuin-bilduma izatetik nobela izatera eramango lukeen hori. Seguru asko nahita egindako hautua izango da, liburuan zehar dauden hamaika ipuinak indartzeko baliabidea, irakurleari “etxekolanak” jartzeko modua. Ez dakit.

Idazleak maileguen inguruan hartu duen jarrerak ere pixka bat zaildu dit irakurketa. Ehunka mailegu darabiltza Elorriagak, lotsa barik eta natural, eta kasurik gehienetan bizitasuna ematen diote liburuari, adjektiboen kasuan bereziki. Hala ere, kasu batzuetan gehiegizkoa ere iruditu zait (barruntatu, despilfarratu, pululatu, solbentea, disolutoa, irrefrenablea, aparentea…), zenbait pasarte “narrasterainokoa”.

Liburu ona eta gomendagarria.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak