kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Bere aitaren alaba / Anne Berest (Jon Muñoz) / Alberdania, 2011

Ezkutatzen dena Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-06-10

Idazten duzu eta pentsatzen duzu, “hau nori interesatuko zaio. Egia esan, ez dut ezer berririk kontatzen. Baina hala ere argitaletxeetara joko dut. Eta argitaletxe batetik, baiezkoa jasotzen dut, argitaratuko didatela. Nire lehen ibilbide literarioaren aurrean aurkitzen naiz”. Bere aitaren alaba, Anne Berest idazle frantziarraren lehen lana dugu, eta 2010eko Frantziako Goncourt sarian finalista izan da. Beharbada, irakurleari, hau harrigarria suerta dakioke, baina literaturaren bidezidorretatik ibiltzen ohitua dagoenarentzat, jada ez da harrituko. Adibide dezente ditugu, nahiz eta hemen ez ditudan zerrendatuko. Idazle frantziarrak eleberri labur bat idatzi du, eta egia esateko ezaugarri honek, historiaren alde jotzen du, tentsio mantentzen laguntzen duelako. Gaia ez da berria, familietan gertatzen diren gorabeherak, ezin ikusiak, liskarrak… du bere abiapuntua, eta hau guztia gertatzen da, batez ere, urtebetetze baten ospakizunaren inguruan, eta Gabonetako Gabon Gauean. Beraz, bai gaia, eta bai bere kokalekuaren aldetik, topiko baten aurrean aurkitzen gara. Liburuaren interesgarritasuna da, idazleak trama nola egituratu duen. Hiru ahizpak dira protagonista, Irene, Charlie eta lan guztian, hirugarren ahizpa, ni narratzaile bat dena. Narratzailean datza, liburuak duen xarma eta indarra. Narratzaile hau da tramaren distira aurrera eramaten duena, amaierarako bera baita, liburu honetan agertzen den historiaren protagonista nagusia, eta hau guztia gauzatzen da testuinguru honetan: narratzaileari ez zaio axola gure gizarte tradizionaleko egitura baten aurka agertzea. Alde horretatik, Anne Beresten lan honetan, beste idazle frantziar baten koloreak ikusi ditugu, hain zuzen, Anna Gavaldarenak. Beste behin, Jon Muñozek, euskarara ekarri digu literatur frantziarra.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak