« Mundu absurdoa | Mandioko itzalak »
Ihesaldi politta / Anna Gavalda (Jon Muñoz) / Alberdania, 2010
Aise irakurtzeko eleberri motza Gema Lasarte / Argia, 2011-04-10
Anna Gavalda 37 urteko idazle frantziarra dugu. Gaztetasun horretan ordea, dagoeneko 38 hizkuntzatan irakurri dute 10 milioi lagunek baino gehiagok. Eta hizkuntza horien guztien artean, Alberdaniaren eskutik euskaraz irakurtzeko grazia izan dugu. Honako hauek argitara eman ditu: Maite nuen (2009) lehen eleberria; 35 kilo esperantza (2006), eskolan arazoak dituzten 8-12 urte bitarteko gazteentzat idatzitako irakurketa gomendagarria eta esku artean dugun azken narrazio hau, Ihesaldi politta (2010).
Liburua aise irakurtzen da, eta Jon Muñozek euskarara egindako itzulpenak irakurketa samurtu besterik ez du egiten. Beraz, larunbat goiz batean edo igande arratsalde batean erraz irakurtzeko eleberri motza da, edota euskaraz irakurtzeko trebezia handirik ez duten irakurleei oparitzeko modukoa.
Garancek, protagonistak, lehen pertsonan kontatzen digu nondik norako guztia. Berarekin batera Lola ahizpa eta Simon eta Vincent anaiak dira eleberriko protagonista nagusiak. Derrigorrez joan beharreko ezkontza horietako batera abiatu dira, protokoloak eta ahaide-diplomaziak hala eskatuta: gogoak baino, betebeharrak bultzatuta. Baina Vincentek ezin du joan eta Garancek, Lolak eta Simonek ezkontza alde batera utzi, eta Vincent bere gazteluan bisitatzea deliberatzen dute. Hau da, Ihesaldi politta egitea.
Transgresio txiki horren bidez, bizitzan disfrutatzeko ere makurtu egiten garela gogoratzera garoatza Gavaldak. Istorioaren ardatz tematikoa dudarik gabe anai-arreben arteko haurtzaroa eta haurride arteko maitasuna da. Ihesaldia aitzakia narratibo gisa hartuta anai-arreben harremanak gogoratuko dizkigu Garancek. Harreman zintzoak, garbiak eta sendoak.
Protagonista bakoitzaren esperientzien berri ematen digu eta oso pertsonaia errealak dira, ondoan gurekin batera dabiltzanak bezalakoak, gu geu izan gintezkeenak. Bizitzaren patua, lan mundua, maitasunaren kudeaketa… Agian narrazioaren inflexio gunerik nagusiena kontraste handien garapenean burutzen da. Oso pertsonaia kontrajarriak, antagonikoak sortu ditu Gavaldak eta gauza bera egiten du giroekin, oso kontrako giroak egokitzen baititu. Ezin bestela, izan ere, pertsonaia bakoitzak bere espazioa eskatzen baitu. Eta hori dena oso epe eta kontakizun motzean. Baina hor dago egile honen artea, izan ere, motzean diharduen horretan, izugarrizko erraztasuna baitario bere lumari. Ihesaldi politta, beraz, gure eginkizunetan parentesi bat egiteko eta Frantziako landan kokaturiko literatur gaztelu horretara bisita gidatua egiteko.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi