« (Afrikako) lur joriko sorkuntza biluzia | Esnatzean »
Zazpi etxe Frantzian / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2009
Sinboloen oihana Javier Rojo / El Correo, 2009-04-10
Oker ez banago, Ezra Poundek esan zuen behin honelako esaldi bat: Literaturan arrano bat zerbaiten sinboloa izan baino lehenago, arranoa da. Poundek esan edo ez berdin dio, nire ustez, egia da esaldi horrek adierazi nahi duena, arrano batek sinbologiaren aldetik duen balioa kontuan hartu baino lehenago, hanka biko lumadun moduan duen funtzioa ondo bete behar duela literatur lan batean. Ideia hori etorri zait behin eta berriro burura Bernardo Atxagaren azken nobela, Zazpi etxe Frantzian izenburua duena, irakurtzerakoan.
Orain aste batzuk egunkari honetan bertan hitz egin zen nobelaren gaztelerazko bertsioaz. Beraz, argumentuaren aldetik irakurleari ezagunak izango zaizkio nondik norako nagusiak: XX. mendearen hasieran kokatzen dira gertakariak, Kongon, eskualde hau belgikarren erregearen etxalde pribatua zen garaian; bertako goarnizio batera soldadu bat heltzen da, Chrysosotome Liège izenekoa. Ezinezkoa da testu hau Conraden nobela laburrarekin ez konparatzea, baina zerbaitekin konparatuz gero, niri gehiago gogoratu dit Coppolaren bertsioa. Izan ere, goarniziokoak biolentzia giro izugarri baten erdian daude, baina kanpamentu batean oporretan dauden gazteak izango balira bezala portatzen dira askotan, afrikarrak mutilatu, bortxatu eta hil egiten dituzten bitartean. Bortizkeria hau gainetik baino ez da aipatzen, paisaiaren beste edozein osagai izango balitz bezala. Baina Atxaga ez da, esate baterako, Dashiell Hammett. Zerbait kontatzen duenean, testuak esanahi sinbolikoz betetzea gustatzen zaio, eta horretarako hain gustukoa duen mundu magiko edota fantastikora jotzen du. Sinbologiarako zaletasun horretatik baizik ez dira ulertzen pertsonaiek dituzten ezaugarri batzuk, parodiaren mugan jartzen dituztenak.
Hirugarren pertsonan kontatutako nobela honen tonu orokorra ere nahiko nahasia iruditu zait, eta, momentu batean, irakurleak erabaki beharko du kontatzen zaizkionak benetan hartu behar diren edo umore beltzez zipriztindutako narrazio ironiko baten aurrean dagoen. Metafora batekin esatearren (Atxagaren nobelan narratzailearen ahotsean hainbestetan agertzen den esamoldearekin azaltzeko), irteera-bide errazik ez duen oihan sarri eta handiegia da liburu hau. Irakurlea bertan sartu daiteke, baina, behin barruan egonda, kostatuko zaio irteera non dagoen jakitea, azken finean ez baitaki oihan hori benetakoa den ala dekoratu bat besterik ez.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera