« Hiltzaileak aukeran | Intimitatea »
Hilketa lokartua / Agatha Christie (Xabier Aristegieta) / Igela, 2008
Heriotza lokartua Mikel Garmendia / eizie.org, 2009-03-31
“Lucrecia Borgiaren ondotik krimenarekin gehien irabazi duen emakumea”, halaxe definitu zuen Agatha Christie Winston Churchill Nobel saridun ingelesak. Mundu osoan dira ezagunak “hilketaren erreginaren” eleberri beltzak. Horien artean, Igela argitaletxeak berak azken urteotan eskaini dizkigun Orient Express-eko hilketa, Ainhoa Eder-ek itzulia, eta Heriotza Nilo ibaian, esku artean dugun eleberriaren itzultzaile berak, Xabier Aristegietak, euskaratua.
Heriotza lokartua eleberrian Agatha Christiek bere sorkuntza handietako bat desagerraraziko digu, Miss Marple, atso maitagarria, bere zuhurtziaren, umore onaren eta manien bitartez, denon harridurarako, kasu zail eta ilun askoak askatzen zizkiguna. Hala, eleberri honetan Gwenda Reed, emakume gazte ezkonberria Londona iristen da bere senarra baino lehen, haien bizitoki izango den etxea bilatzeko. Dilmouth-en lortzen du etxea, oso bere sentitzen duena, eta behin bertan bizitzen jarrita, halako bisioak izango ditu emakume ezezagun bati buruz… Gero Miss Marple ezagutuko du… eta beste hainbat eta hainbat gorabehera gertatzen dira misterioz beteriko eta ezusteko amaiera duen eleberri bizi honetan. Eleberria 1940 aldera idatzi izuen, Bigarren Mundu Gerra garaian eta 30 urtez segurtasun-kutxa batean gordeta egon ondoren argitaratu zen, egilea hil eta gero.
Agatha Christieren detektibe-prosaren ezaugarrietako bat whodunit izenekoa da, horri esker irakurleak hipotesiak egin baititzake eta, azken batean, kontakizuna amaitu aurretik erruduna nor den asmatzen saiatu baitaiteke.
Kontakizun bizi-bizia, Xabier Aristegietak lehendik ere ondo erakutsia baitzigun bere abildadea Heriotza Nilo ibaian itzuli zuenean, bikain euskaratua; inondik inora ez zaio igartzen itzulpena denik eta hori da itzulpen-lan bati gerta dakiokeen gauzarik onena. Ondo harrapatua die tamaina Xabierrek Agatha Christieren tonuari eta estiloari.
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres