kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Zazpi etxe Frantzian / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2009

Zirkulua eta ispilua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-03-27

Nik ispilu bat ikusten dut. Kongo belgikarra izan zen garaiko istorioak kontatzen dizkigu Bernardo Atxagak, baia nik susmoa dut beste nonbaitera eraman nahi gaituela. Eleberriak erakusten digun paisaia basatia da erabat. Soldaduak daude, Leopoldo erregearen zerbitzariak, baina ez dirudi beren interes ekonomikoaz eta dirua egiteko desiraz aparte beste ezerk ekarri dituenik haraino. Lalande Biran, Van Thiegel aberastera etorriak dira, marfil eta kaoba trafikoaz báliaturik. Lalande Biranen emazteak zazpi etxe nahi ditu Frantzian, handikien modura. Bertakoak daude, natiboak, beltzak alegia, morroi gisa edo esklabo gisa tratatuak, emakumeak batez ere. Abentura koloniala eta esplotazioa, sinonimo gisa hartuta, Joseph Conradek ederki adiërazi zuena. Eta badira Conraden oihartzunak, hasieratik bertatik. Badira beste oihartzunak ere, anaia galduarenak esaterako, aspaldiko Obaba hartara eraman gaitzakeenak, Bi anaia idatzi zuen garaira alegia. Badira Sugeak txoriari begiratzen dionean hartako egoerak ere, edo antzekoak. Badira pertsonalen baitatik ateratzen diren ahotsak ere, pentsamenduren alderdi guztiak adierazi nahian. Badago halako basakeria oinarrizko eta primitiboa, ezaguna egiten zaiguna Obabakoak irakurri dugunoi. Indar horrek gaitzera bultzatzen ditu gizakiak, arrazoirik gabe askotan, gaitza egiteko beste helbururik gabe. Eta bada eleberriaren amaieran ordena eta munduaren ona eskuratzen lagunduko duen ekintza salbatzailea. Lehen esalditik libratutako haria da. Bide erakusle eta bidegile ere bai. Zirkulu bat ere ikusten dut. Euskal Literaturaren zirkulua izan daiteke, berriro hasierara itzuli beharra, hasierako mito eta jarrera estetikoetara, nork bere burua berriro interpreta dezan.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak