« Isolamendua | Gizarte paranoien arrastoan »
Gizona ilunpean / Paul Auster (Oskar Arana) / Alberdania, 2008
Auster-en magia Javier Rojo / El Correo, 2008-09-27
Hirurogeita hamabi urteko gizon bat lo ezinean dago, ohean etzanda, gaueko ordu txikiei aurre egiteko prest. Denbora pasa moduan. gaua eta gauean erasoka hasten zaizkion mamuak gainditu ahal izateko, bere buruari istorioak kontatzea erabakitzen du. Halaxe hasten da Paul Auster-en azken nobela, Oskar Aranaren eskutik datorkigun euskal itzulpenean Gizona ilunpean izenburuarekin argitaratu dena, jatorrizkoan Man in the Dark deitzen dena. Paul Auster-en nobela da, eta neurri batean esan ahal dugu halaxe definituta, irakurleak ideiaren bat izan dezakeela zer eskainiko zaion liburu honetan. Nobela honetan, narrazioa plano desberdinetan ematen da, alde batetik gauez ohean etzanda dagoen gizonaren istorioa dugu, lehenengo pertsonan kontatua. bere bizitza zahartzarotik begiratuta oroitzapenen eta istorioen artean bizi dena. Narrazio marko honen barruan balizko Estatu Batu batzuetan gertatzen den gerra zibila kontatzen duen istorioa sartuta dago, protagonistak gaua arintze aldera asmatutakoa. Bigarren istorio hau kafkiarra da, absurdoaren literaturatik hurbil, besteak beste, bertako pertsonaiek istorio bateko pertsonaiak direlako kontzientzia baitute. Baita Paul Auster idazle magialaria da eta ez da koformatzen istorio baten barruan beste istorio bat kontatzearekin, bigarren istorio hau ere bi planotan ematen baita, errealitatearen planoan eta fikzioaren planoan. Pertsonaiak maila batetik bestera pasatzen dira, idazleak irakurlea kutxa txinatar baten jokoan harrapatu nahi balu bezala.
Nobela ez da hor gelditzen. Lo ezinik dagoen gizona alabarekin eta bilobarekin bizi da. alaba banatuarekin eta senargaia hil zaion bilobarekin. Hirurak bakarrik daude, gizona ere alarguna baita, eta bakardadeen konplizitate horretan eraikitzen dira haien arteko harrernanak, batez ere bilobairi dagokionez. Izan ere, bilobak ezin du lo egin gau horretan, eta gauak ematen duen iluntasunean babestuta konfidentzietara heltzen dira aitona eta biloba elkarrizketa luze batean. Momentu honetan nobela hunkigarria da, tristeziaz haraindi dagoen itxaropenaren adibidea eskaintzen duelarik, munduak eta munduarekin batera bizitzak aurrera jarraitzen baitu. Batzuetan literatur amarruz betetako liburua iruditu zait nobela hau, baina magia ikuskizun batean bezala, trukoa nola egin den jakiteari uko egiten badiogu, liluraren mendean geratuko gara istorioan harrapatuta.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi