« Paris | Besteak beste »
Altxor uhartea / R.L. Stevenson (Maria Garikano) / Elkar, 2008
Abenturak piratekin Javier Rojo / El Correo, 2008-07-19
Robert Louis Stevenson-ek hogeita hamahiru urte inguru zituen ‘Altxor uhartea’ argitaratuta ikusi zuenean. 1883. urtea zen, eta momentu horretan heldu zen abentura nobelagintza bere gailurretako batera. Orain testu hori berriro ere aurkitu ahal dugu euskaraz, Maria Garikanoren itzulpen leial bezain irakurgarrian. Abentura nobelen eredua bihurtu den testu honetaz hitz egiterakoan, zaila da topikoetan ez erortzen, idazlan horretaz esan litekeen gehiena esanda baitago. Edonola ere, halako liburu batera bueltatzea beti interesgarria delarik, liburu hau eskuen artean hartzeko arrazoi zerrenda xumea eskaintzera mugatuko naiz hemen:
1.— Abentura nobela da. Liburu honetan gauzak gertatzen dira, behin eta berriro. Pertsonaiak arriskuan ikusiko ditugu eta, haiekin batera, arrisku horien indarra sentituko dugu. Eta abentura nobela izanik, eguneroko bizitza aspergarritik pixka bat aldentzeko aukera emango digu.
2.— Liburu honek gure irudimena (hau da, mendebaldeko irakurleen fantasia-irudimena) osatu du. Piraten istorioak aipatzerakoan, pirataren eredu bat etortzen zaigu nahi gabe burura: hanka falta zaion pertsonaia, sorbalda gainean loro bat daukana. Ez dakit irudi hori Altxor uhartea’ baino lehenagoko liburuetan agertu zen ala ez, baina, edozein modutan, irudi horrek liburu honi esker lortu zuen arrakasta… eta irudia zinemara pasatu zen. Izan ere, pirata gehienek John Silver-en irudiaren eraginpean hartzen dute bizitza zineman zein literaturan, pirata honen imitazioa izateko edo haren kontrako irudia erakusteko.
3.— Liburua idatzi zenean, gazte literaturan ez zegoen politikoki zuzena izateko beharrik. Abenturak agintzen du nondik nora joango den kontaera eta ez , istoriotik kanpoko planteamendu ideologiko-moralek. Gauzak horrela, John Silver pirata gogoangarria sortu zaigu, anbiguotasunean mugitzen den pertsonaia, arbuiagarria bezain erakargarria, eta agian arbuiagarria delako, piraten etika bitxiari eusten diolako, erakargarria izango da.
4.— Jim Hawkins-ekin batera, mundu berri bat aurkitzen dugu eta munduaren mugak zabaltzen diren neurrian aldatu eta hazi egiten da irakurlea.
Jarrai liteke zerrendarekin, baina hemengo espazioa mugatua da. Laburbilduta: irakurleak dagoeneko irakurri badu liburua, berriro irakurtzeko parada egokia da uda; irakurleak ez badu oraindik irakurri, zorte onekoa da, irakurtzean mundu berri bat irekiko baitzaio liburua irekitzeaz batera.
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez