« Kafkaren narrazioak | Etxea norbera lakoa da »
Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind (Lourdes Oñederra) / Erein, 2007
Dabilen harriari… Mikel Ayerbe / Berria, 2008-04-13
Iaz, Patrick Süskind idazle alemaniarraren bi obra euskaratu ziren, Perfumea eta Sommer jaunaren istorioa: best-seller bihurtu eta zinemaratu den liburu ezaguna lehenengoa; gazte literaturako sail batean (Erein argitaletxeko Perzebal sailean) argitaratu zen lan ez hain ezaguna bestea. Dena den, azken liburu horretan oinarritzen da berriki Jose Ramon Soroizek euskaraz taularatu duen Sommer jaunaren istorioa antzezlana, eta horrek lagun dezake jatorrizko literatur lana ezagutarazten.
Sommer jaunaren istorioa liburua dela eta, ipuin bitxi baten aurrean aurkituko da irakurlea. Narratzaileak inoiz kontatu ez duen Sommer jaun misteriotsuaren istorioa kontatu nahi du, “ahal den neurrian, ez dago-eta behar bezalako istoriorik, baizik, bakarrik, gizaki berezi hura, bere ibilbidea pare bat aldiz nirearekin gurutzatu zuena”. Eta horretarako, ume zein gaztetako hainbat oroitzapenetan murgiltzen da bere adinera heldua den gizon narratzailea: besteak beste, zuhaitzetara igo eta hegan egitea posible zela uste zuen garaia, ikasgelako neska batek lehenbizikoz kalabazak eman zizkionekoa edo Funkel Andereño petralaren gaztiguen ondorioz hartzen duen erabakiaren pasadizoak bana-banan bilduko ditu. Eta eszena guztietan agertuko zaigu Sommer jaun misteriotsua, etengabe ibiltzera kondenatua dirudien pertsonaia. Beste ezaugarririk ez baitzaio ezagutzen Sommer jaunari, ibili eta ibili dabilela, gelditu gabe, baina noiz arte?
Itxuraz oso sinplea ematen duen testua, ordea, ez da dirudien bezain sinplea (sinpletasunak ere bere konplikazioak ditu). Horren erakusle da narratzaileak kontakizunean zehar erabiltzen duen estilo landu eta lortua. Hasierako lerroetatik sartuko gara hamar urte inguruko pertsonaiaren azalean, eta irakurlea ni bezala irakurketan barneratzen bada, ahaztu egingo da narratzailea berrogeita hamar urteren bueltan dabilela. Hori horrela, umeak gaztarora egiten duen salto bakoitzean, narratzailearen hizkuntza-erabilera ere aldaketa horretara moldatzen da. Ez delako nahikoa narratzailea haur edo gazte bat izatea Haur edo Gazte Literaturaz hitz egiteko. Eta gurean ere izan da haur edo gazte literaturatzat hartu diren zenbait lanetako funtzio linguistikoa zalantzan jarri duenik. Manu Lopez Gasenik, Harkaitz Canoren Lesterren logika eta Unai Elorriagaren Matxinsaltoaren belarriak liburuei eginiko kritikak datozkit burura, eta nola salatzen zuen hamar urte inguruko pertsonaien hizkuntza ez zela sinesgarria zenbait pasartetan. Eta ondorioz, irakurlea testutik urrundu egiten dela. Bada, Sommer jaunaren istorioan kontrakoa esango nuke, hizkuntzaren erabilera istorioan barneratzeko zubi bat dela (Lourdes Oñederraren itzulpenak ere badu bere garrantzia). Eta nola ez, Sempéren irudiek (Nikolas txiki gogoangarrian bezala) are hunkigarriago eta aberatsago egiten dute liburua.
Izan ere, jakina da kasurik gehienetan gazteei zuzendutako sailek irakurle helduengan sortzen duten eszeptizismoa. Gazteentzat idazten denak helduentzat interesik izango ez balu bezala… Horregatik, zenbait kritiketan komenigarria izaten da lehenbailehen zehaztea irakurle gazte zein helduengan funtzionatzen duen liburuaren aurrean gaudela (gazteei zuzendutako liburuaren aukeraketa nolabait justifikatu egin behar izaten delako). Baina Sommer jaunaren istorioa-ri buruz hori esateak ez du jada zentzurik, literatur lana gazteen sail batean argitaratu den arren, Soroizek prestaturiko antzerki bertsioa bereziki helduei zuzenduta baitago. Adibide honek aditzera ematen duenez, merkatuaren sailkapenak itsu-itsuan jarraitu beharrean, irakurketa adinen mugak irakurle bakoitzak mugatu behar dituela esango nuke.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres