kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zakur kale / Harkaitz Zubiri / Susa, 2007

Zakur kale M. Egimendi / Aizu!, 2008-04

Donostian eta Pasaian kokatutako hamar ipuin biltzen ditu Harkaitz Zubirik Zakur kale liburuan. Ipuinak independenteak badira ere, badute loturarik euren artean: alde batetik, zakurkeriak eta ustelkeria; bestetik, pertsonaiak. Pertsonaia gehienek bi enpresatan egiten dute lan eta gurutzatu egiten dira ipuin ezberdinetan; batzuetan, euren lan harremanetan murgilduta agertzen zaizkigu, eta besteetan, euren eguneroko bizimoduan. Lotura horri eustea, hala ere, ez da derrigorrezkoa ipuinak ulertzeko, baina bai lagungarria pertsonaiak beren osotasunean ezagutzeko.

Bestalde, ustelkeria kontuak gehiago dira lan mundukoak, baina zakurkeriak bizitza pribatuan ere gertatzen dira. Era berean, eremu pribatuko zakurkeria, utzikeria eta elkartasun eza gizartera nola zabaltzen diren ere argi erakusten dute hainbat ipuinek, “Despedida” edota “Kanpotik datoz, barrutik dator” izenekoek adibidez. Inolako artifizio eta eskandalurik gabe kontatzen ditu Zubirik gertakariok, ikusle eta kontalariarena egitera mugatuta, epai moralistarik gabe. Horren guztiaren erretratua ateratzeko gizartearen maila ertaina aukeratu du idazleak, zabalena, horren barruan ere, ipuinetan bezala, maila ezberdinak egon arren. Geure burua islatuta ikustean, deserosotasun pasagarri bat sortzen dute ipuin batzuek; islatzen ez gaituztenek, aldiz, ederto bizi garela pentsatzera eramaten gaituzte.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak