kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Zubigilea / Lutxo Egia / Susa, 2007

Ogibidea eta ofizioa Jon Kortazar / El País, 2008-03-25

Lutxo Egiaren (Santander, 1969) Zubigilea nobelak Bilboren aldaketa urbanistikoa hartu du gaitzat, Zorrotzaurren egin behar den aldaketaren inguruan sortuz nobelaren mataza. Arkitekto bat dugu narratzaile, baina gaurko eguneko ekintza sakondu egiten da 1964. urtean kokatzen den fikziozko sabotajean. Kontalari horren ahotsean ezagutuko dugu lana. Nobelan badira hiru lau ezaugarri begira bat-batean agertzen direnean.

Konstruktibismoa litzateke lehena, hau da egitura eraikitzeko agertzen den joera nagusia. Kapituluen izenetik hasi, ibaiaren norabidearen kontran edo zenbakien markak, kapituluak tartekatuz. Izenak eta zenbakiak erabiliz ere maila bitan osatzen den gaia kontatzen du egileak. Batetik, ofizioz zubigile denaren lan mundua eta Bilbo berri baten ikuspegia; bestetik, pertsonaia batzuen bilaketaren inguruan eraikitako mataza. Nobela, azken batean, zubia bezala eraikitzen da, eta gainera badira han eta hemen batasun hariak esanahia azpimarratuz.

Bigarrena, glamour-aren munduaren deskribapena da. Aspaldiko batean izan zen euskal kontagintzan errealismoaren kutsua emateko markak aipatzeko eta erabiltzeko joera nagusia. Hemen ere horrela jokatzen da, pertsonaien luxuzko mundua iradokitzeko, eta ustelkeria salatzeko.

Hirugarrenez, bizkaieraren erabilera erraz eta gaiari lotuz ematen da, baina erabilpen hori ez da soilik ukitu dialektologiko berezia. Egiak askotan mantentzen du esanahiaren haria eta deskribapenak moldatzen ditu metafora eta hizkuntza hari bakar bati eutsiz, horrela aipagarriak dira itsasoko hiztegiaren inguruan eratutako pasarteak.

Nobelak deskribapen mailan funtzionatzen badu ere, eta era berean esan dezakegu ongi moldatzen dela bere mezu sinbolikoa, ez da gauza bera gertatzen kontaketaren mailan. Astiro doaz ekintzak eta sekuentzien arteko lotura ere ez da garbi azaltzen. Futbol atezainen azpigaia behin eta berriro agertzen da lehen pasartean eta ez da garbi geratzen zein den bere lotura ekintza nagusiarekin.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak