« Progresoaren kontraesanak aztergai | Ttakunak eta herrenak »
Anarkia hutsa / Woody Allen (Oskar Arana) / Meettok, 2007
Allenkeriak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-11-23
Woody Alienen laugarren ipuin-liburua da hau, oker ez banago. Lehendik argitaratuak zituen Cómo acabar de una vez por todas con la cultura, Sin plumas eta Perfiles. Gero eta ohikoago den bezala, eta zorioneko ere bai, aldi berean kaleratu da ia liburua gaztelaniaz eta euskaraz. Liburua gaztelaniaz kaleratu duena argitaletxe ospetsu eta ahaltsua izan denez, egunkari bateko liburuei buruzko gehigarrian ere irakurri ahal izan genituen bi ipuin: “Honela jan zuen Zaratrustak”, bata. Ezaguna eta aipatua da ipuin hori, literaturari buruz ustez idazten den tokietan. Egia da grazia duela eta irribarrea esnatzen duela Nietzscheren Zaratrusta ezagutzen duenaren baitan. Metafilosofiazko ariketa da, jakina. Ipuin horretan filosofoen dietari errepasoa ematen zaio eta ondorioa barregarria da. Jakina da zein jale txikia izan zen Nietzsche bere bizitzan, zer nolako kalteak ekarri zizkion neurriz kanpo irensteak. Bestalde, aitortu beharra dago Woody Allen forman dagoenean edozein filosoforekin neurtzeko gai dela bere armak erakutsiz: absurdoaren umorea edo umorearen absurdoa. Ez dira berdinak, ezta nahi ere. Dena dela eta eskuzabal sentitzen naizenez, ipuin baterako gaia emango diot Alleni edo nahi duenari: sukaldarien tratatu filosofikoak. Ezin esan serioak ez direnik.
Niri, gehien gustatu zaidana egiten duen kulturaren desegituraketa edo “dekonstrukzioa” izan da, modako dagoen hitza inondik inora. Berdin zaio Alma .Mahler (Abestu, Sacher Tortes, halakoa) izatea pertsonaia. Absurdoa erabiliaren kariaz egoera tamalgarrian utziko du. Baina desegituraketa horrek ere, ifrentzuan, anekdotaz haratago ez joatea galarazten dio, batzuetan. Besteetan, egoera esajeratzeagatik, surrealismora iristen da, alegia umore inteligentea egiten du, ez umorea umoreagatik, baizik eta zerbait erakusteagatik. Gauza serioek seriotasun gutxi dutela esan nahi digu.
Elkarrizketa ederki antolatuta dauka Allenek. Horren adibide “Ezusteak aztoramena eragin du Disneyri buruzko epaiketan” izenekoa. Nire lagun batek esango lukeen moduan: “Woody Allenek ez badaki elkarrizketa bat idazten, goazemak hemendik!”. Esan bezala kulturaren parodia eginez, beste kultura ere badela erakutsi nahi luke: irribarrea ezpainetan erakutsi ere, noski.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi