kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Jalgi hadi plazara / Itxaro Borda / Susa, 2007

Jalgi hadi plazara Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-09-09

Ez da euskararen gaineko hausnarketa bat; ez da misterioz inguratutako istorio honetan ezelango aldarrikapenik egiten. Edo bai?

Abiapuntua erakargarria da oso. Ipar Euskal Herrian Euskaltzaindiak dituen lau ordezkariak desagertu egiten dira Bilbon akademiako batzar baten ostean. Lauak abadeak, apezak baina ez santuak. Batek semea du, esaterako. Amaia Ezpeldoi detektibeak jazotakoa ikertuko du.

“Ahurtin bizi den apez hori hizkuntzalaritzan doktore egin zen Parisen, eta karrera osoa euskararen egiturak irakasten higatu zuen, sekula euskara jakin beharrik gabe”.

Horixe kideetako batez Itxaro Bordak egiten duen deskribapena. Hogeitaka berba nahikoak izan daitezke pertsonaia baten nortasuna harrapa dezazun.

Ikaragarria egin zait (eta itzel poztu nau, onartu behar dut) idazleak Bilboko geografiaz duen ezagutza. Gasteizko geografiaz duen ezagutza. Jakin gurako nuke Hegoaldeko zenbatek erakutsiko luketen Baionako kaleen mapa hain zehaztua. Gehiago esango dut: lehenengo biez erakusten duen ezagutza miresmena dela iruditu zait. Arima eman die hiriei; arima ikusi die.

Kalerik kale dabiltza, eta ematen duten urrats bakoitzeko argi-izpi bat ematen diote misterioari. Eta bide batez hauspoa maitasun harremanari (edo harremanei).

“Aitagatik ez balitz, enetako ere pikutara bihoa gure hizkuntza zaharra, ez baitu dirurik emanen…”.

Esan dizut ezelango aldarrikapenik ez duela ematen, baina ez da egia. Azpitik, subliminaltasunetik ihesi ematen dituen gogoetak ezkortasunez jantzirik daude. Ipar Euskal Herriak hatsik emango al dio euskarari? Etorkizunik badu euskarak?

“Hargatik ez nuen uste erdaretan itotzeko gure jaiduraren errua Euskaltzaindiaren erabaki aldakorretan oinarritzen zenik. Bazen mila faktore. Iparraldean eta Hegoaldean, eta horietarik bat, euskaldunak bere hizkuntzaz baliatzeko partez nahiago zuela hizkuntzaz negar egin”.

Umore zipriztinak badira; badira ironia fineko momentuak; badira irribarrea izoztu egiten dutenak. Badira pentsakor uzten gaituzten tarteak. Badira maitasunak baino hunkitu ezin ditzakeen eremuak. Eta badira etsipenez onartutako errealitateak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak