« Jalgi hadi plazara | Gurean ere bai »
Joanes (itxaropenaren semea) / Alaitz Olaizola / Euskaltzaindia-BBK, 2007
Ia mistikoa Javier Rojo / El Correo, 2007-09-12
Alaitz Olaizola Bordak antzerki mundua ezagutzen du, eta ezin uka daiteke hori erakusten duela “Joanes (itxaropenaren semea)” izeneko antzezlanean, antzezpen teknikari dagokionez behintzat. Bederatzi eszenatan banatuta dagoen lan honetan Joanesen bizitzaren bederatzi momentu desberdin azaldu nahi dizkie irakurle-ikusleei. Joanes pertsonaia berezia da, eta idazleak pertsonaia irakurle-ikusleen begietan maitagarria izatea nahi luke. Izan ere, idazleak irakurle-ikusleak pertsonaia horrek erakarrita senti daitezen nahi du. Bere mundu berezian bizi da pertsonaia, eta besteek nekez lortzen dute mundu horretara heltzea. Behin baino gehiagotan Forrest Gump euskaldun bihurtua begitandu zait pertsonaia hori. Oztopo bat du, ordea: maitagarria bihurtzeko ahaleginean pertsonaiak eduki lezakeen ironia guztia alde batera utzi baitu, eta oso transzendetalak, ia mistikoak, izan nahi duten ideien errepresentazioan geratu da. Antzerki lana erdibidean geratzen da. Drama izan nahi luke, baina tentsio dramatiko handiko momentuetan barregarri xamarra suertatzen da, eta pertsonaiaren transzendentzia horrek guztiak oso ingenuoa dirudi benetan hartzeko.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez