« Poesiaren amaiera | Umorearen gorabeherak »
Gaitajolea / Txema Arinas / Hiria, 2007
Eroak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-10-12
Musikarien artean gabiltza, antza denez. Musikarien herría gara eta musikariei buruzko literatura egiten duena. Soinujolearen semea joan zen eta gaitajolea etorri. Ez dut txantxetan esaten. Txema Arinasen liburu honek okerrena daukana edizioa da. Baina edizioko akatsak gainditu edo, nolabait, saihestu ondoren, geratzen den irudipena ez da oso txarra. Egileak ezagutzen ditu narrazio-teknikaren trikimailuak, badaki historia kontatzen. Eta kontatzen du, txukun samar, teknikari dagokionez. Erabiltzen duen euskara, liburu honetan bederen, jantzia da, jasoa ere bai, edo behintzat jasoa izan nahi du pasarte géhienetan. Bizkaieraren munduko hitzak lexikoan sartu izanak lagundu egiten du, horretarako, bizkaierak, beste euskalkiak baino dotoreagoa ez bada ere, dotoreziaren irudipena islatzen du, eta ez da gutxi.
Historia politikoa kontatzen du Arinasek, bakarrizketa moduan. Horretarako, alegia bakarrizketarako, hitanoa erabiltzen du. Hitanoak, izan ere, indar handia du komunikaziorako, euskaraz jakina. Hurbiltasuna adierazteaz gainera, hurbiltasun hori zehaztu egiten du, azpimarratu, azaleratu. Baina hitanoa, gurean, konplikatua da, eta ongi erabiltzen ez bada, erori egiten da, alferreko gauzak erortzen diren bezala. Hori gertatu zaio testuari. Testu luze bat hitanoa erabiliz idaztea ez da erraza, esan bezala, ohiturarik ez bada, eta badakigu ohitura hori ere galduz doala, gure artean, beste ohitura asko bezala. Bi lehengusuei eta beren egoerei buruzko historia kontatzen du Arinasek. Elkartuta bizi, ziren, harik eta banatu ziren arte. Banaketan zerikusia izan zuen lehengusu bati Jaurlaritzako ateak zabaldú izanak, eta, atea irekita ikusirik, handik zehar abiatu izanak. Lehengusua, oso gora iritsi da, buruaz beste ezertaz pentsatzeke, jakina, ohikoa hori ere; besteak erabiliz saioan, hori ere ohikoa, zertarako engaina.
Kaltetuta suertatu den lehengusua eroetxean dago. Haren buruak jasan izan du bestearen igo nahiak ekarritako kalteak. Eroetxea, ez dut zalantzarik, gure literaturan dagoen tokirik ibiliena eta erabiliena da. Horrek ez du esan nahi idazleak ero bihurtzeko arriskua dugunik, baina idazleen irudimen beti oparo eta hezean eroetxea hain gertu eta hain presente denean, zerbait erotzen ari zaigun seinale, froga eta zigilu da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera