kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Itzalaren ñabarduretan / Pello Otxoteko / Hiria, 2001

Itzalpeko hitzak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-01-12

Liburua eskuan hartuta esan dezaket poz moduko bat sartu zaidala barreneraino, artean liburu bainoago, liburugai zuri eta foliotan banatua zelarik ezagutu bainuen. Semetzat dudala gehiegitxo esatea litzateke, semeak gure-gureak izaten baitira, odolaren odol, haragiaren haragi; burmuinaren burmuin eta zorionaren zorion, ahal izanez gero behintzat. Lehen liburua ere irakurria nion, foliotan hura ere, eta sariztatu egin genuen, merezia zuelako, “Haraindiko begiradaren bila”; eta badakit, ziur nago, laster beste pozezko geziak jaurtiko dizkigula barreneraino.

Baina zer da Itzalaren Ñabarduretan? Esango nuke lehen liburuan begiradak nagusigoa zuen bezala, begia baita zentzumenen artean zorrotzena, baina era berean esango nuke, ez dela perfektoena, osoena. Begia da kolorearen ekarle; eta kolorea, denok dakigunez, argia da, bizitza da. Argiaren beste aldean itzala dago. “Itzaletan dago benetako/ izatearen mamia/ mamia eta izana/ txinatar itzalak horren adierazpide/ munduaren maindire zuriaren/ atzean dagoenaren seinalea soilik/ itzalek ematen baitigute”. Horixe da itzala, txinatar itzala, errealitatearen atzean dagoena argira marrazten baitute. Baina ez da dena itzal liburuan, horren ifrentzua argia denez, argi eta garbi ere azaltzen da. Argi eta itzal, mundua baten pean ala bestean desberdin ikusten da, baina mundu bera da.

Badu Pello Otxotekok liburu honetan oinarrizkora, gauza guztien oinarrira, jotzeko joera.

Poemek, asko eta asko, filosofia ukitua dute. Esaterako: “Ez gaitezen kontzienteegiak izan/ kontzientziaren labirintuan murgilduz gero/ zerizana gal dezakegulako”. Poemek, era berean, forma aldetik aberatsak dira. Jolas moduan antolatuta daude batzuk, nahita bilatzen baititu egileak musika notak, hitz jokoak. Poesia, azken finean, musika baita; ez bakarrik begiek harrapa dezaketen edertasuna. Izan ere, itsutasunean, argiaren itzalpetan, aurki daiteke edertasunik, ez soilik kolore eta argitan. Izan ere, bizitza alde guztietan baitago.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak