kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gartzelako egunkaria / Ho Chi Minh (Iñaki Aramaio) / Susa, 1985

Gartzelako egunkaria Edorta Jimenez / Susa, 1989-06

Urte luzeetan izan dut belarriaide transistorezko irratitxoa, goizetan, estudiante nintzeneko udaldietan. Viet-Nam aldean garatzen zen gerraren berri izaten nuen, Frankismoko speakerrek nekez estalarazten zuten errealitateak ildo sakonak goldatzen zuelarik ene baitan. Ho Chi Min delako gizonaren berri izan genuen, beraren izkribuak irakurtzeko gutiziak erraiak zulatzen zizkigun bitartean. Urteak igaro behar izan ziren —gora Borboien Erre(t-)forma!— yankien lepoa makurrarazi izan zuen herriko buruzagiaren ezer ezagutu orduko. Mao bezala, ekialdeko beste hainbat buruzagiren antzera, olerkaria izatearen mina nabaritu zuen Ho-k, noiz eta giltzaperatua izan garaian. Ez da hala egiten zaion bakarra. Gogoan dut, esate baterako, Sanchez Erauskin bera, iritzi-delitua zela eta, Langraitzeko kartzelan poesia egiten, lau ormaren artean behartuta izateak gogo-askabide bakar hori berori bailuen.

“‘Gartzelako Egunkarian’ bilduriko poemak tang ahapaldiak dira —diosku sarrerak—. 115 ahapaldi 101 poema osatzeko. Txineraz idatzi ziren, vietnamieraz eginez gero gartzeleroak mesfidatuko bait ziren. Lengoaia arruntez eginik daude, hormirudietatik eta klasikotasunetik urrinduak. Bizimodu arrunta da beren gaia, eta norbere ardura azaltzeko aitzakia. Poema hauen baliorik funtsezkoena testigantza pertsonalarena da, baina espiritu sakon bat ere aurki daitezke haietan, atalik atal. Itzulpenari dagokioenez, hau ere gartzelan egin izan da, baina, Txinakoetan ezik, Espainiako batetan, Herrera de la Mancha delakoan hain zuzen”.

Iñaki Aramaio itzultzailearen hitzak dira. Ostean, olerkiak hasten dira: “Gorputza gatibu dago, / Baina gogoak ihes egin dezake…” (Ho Chi Minh).

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak