kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Sermoiak / Domingo Agirre / Labayru-BBK, 2000

Sermoiak Sebastian Garcia Trujillo / Idatz & Mintz, 2000

Arratsalde on denoi:

Domingo de Agirre eta Badiola Bizkaikoa zen, bai sortzez (Ondarroan jaio baitzen 1864. urtean), bai bihotzez ere. Gaur aurkezten ditugun haren sermoietatik atera dugu Domingo de Agirrek Zumaiako Ikastetxeko bere gelatxoan Begoñako Ama Birjinaren irudia beti lagun izan zuela (amak utzi zion hutsunea betetzeko asmoz, seguru asko), eta bere lagunengandik badakigu ere harro sentizen zela Ondarroa bere herriko marinelen ekintzakatik:

“Oír que los arrantzales ondarreses eran los más decididos y fuertes de la costa, le halagaba. Siempre que por algún concepto se criticaba a personas o cosas de su villa nativa, él las defendía, y si se les encomiaba se erguía sonriente y, golpeándose el pecho, exclamaba: así son allá.. en Ondárroa… sí, señor, en mi pueblo”.

Halan ere, ez dago dudarik Domingo de Agirrek bere bizitza-erdigunea Zumaian izan zuela: “una de las villas más lindas de nuestra provincia”, berak Euskal-Erria aldizkarian idatzi zuenez Zumaia goraipatzeko artikulotxo batean. Hemen eman zituen Domingo de Agirrek bere urterik gehienak eta etekintsuenak (biziaren erdia baino gehiago), 1889ko maiatzaren batetik, hil zen 1920ko urtarrilaren hogeira arte; hemen burutu zituen bere egintzarik ugarienak eta garrantzitsuenak: dela abade-lanei, dela euskal literaturari, dela ikastetxeko zuzendaritza zein eskola emateari zegozkienak; eta, azkenean, hemen gorde duzue haren gorpua gaur arte:

“Le enterramos allá arriba —diosku haren laguna izan zen Gregorio de Mugica ormaiztegitarrak— muy arriba, en un cementerio abierto a todas las bellezas del paisaje. Frente a su tumba están las montañas de Aizkorri, donde se alzaba la choza de Joanes el pastor. A sus pies, saltan sobre las peñas las olas que llegan de Arranondo. Le rendirán homenaje perpetuo el aroma del helecho y la salitre del mar”. (azken hauek Zumaiakoak, noski).

Horrexegatik Domingo de Agirreri goratzarre egiterakoan, beti izan da Zumaia lekurik aproposena. Bai bera hil eta hurrengo urtean berton oopatu zen jai haundian, bai 1998. urtean Karidadeko Karmendarren ikastetxean Euskaltzaindiak horma-plaka eskaini zionean, herri honetan euskal literaturaren alde egin zituen lanak gogoratzeko; eta bai, neurri apalagoan, gaurko egunean ere, Agirreren azkenengo liburua aurkezten dugun honetan. Hala bada, Domingo de Agirre, jaiotzaz Bizkaikoa izan baten, bai urtez eta bai ekintzaz Zumaiarra duzue, eskubide osoz, gainera.

Agirreren Zumaia herriari atxikimendu honen froga nabaria, gaur aurkezten dizkizuegun euskerazko sermoiak ditugu:

“Domingo Agirreren ahotsa elizan aditu izan zuten erriak, geienetan Urola baillarakoak izan ziran —diosku A. Villasantek—: Aizarna, Aizarnazabal, Zestua, Azpeitia, Urrestilla, Zumaia ere bai noski, eta iñoiz Asteasu, Beasain, Zarautz, Plazentzi, Itziar, Begoña eta abar”.

Sermoirik gehienak Zumaian berton eta inguruko herrisketan egin zituen Domingo de Agirrek, eta hemengo euskeraz idatzi ere. Guztira (euskerazko sermoiak soilik kontuan harturik) hamarren bat sermoi egin zituen Zumaian, zortziren bat Aizarnan eta Aizarnazabalen, hiruzpalau Zarautzen eta beste horrenbeste Zestuan; eta azkenez, Azkitzun eta Artadin eginiko sermoi bana ere topatu dugu.

Ez da han, beharbada, Domingo de Agirreren sermoion balioa edo ekarria zehatz azaltzeko unerik egokiena. Honetaz ohartzeko sermoiak eurak irakurtzea bide ezinbestekoa bezain interresgarria duzue. Halai ere, hiru lerrotan adierazi nabi dizkizuet orain arte irakurri ditugunontzat zeintzuk izan zaizkigun gehien estimaturiko balioak:

– Lehehik eta behin: Euskal idazlerik errepresentagarrienetakoaren bizitza hobeto ezagutzeko parada ematen digute:

“Izan ere, apaiz baten predikuak ez ote dira aren biotzaren zati bat, izlariaren arima agertzen diguten zerbait?”.

Eta, bide nabarrean, Euskal Herriko XIX eta XX. mendeen bitarteko erligio giroa atzematzeko ere bai.

– Bigarrenez, Domingo de Agirreren euskerazko idazkeran, urtetik urte, zelan hobetuz joan zen ohartzeko abagune parebagea dakarkigute semioiok:

“Askotan pentsatzen degu —dio Villasantek— gaillurrik gorena jo duten izaleak izadiaren mirariz edo agertu zirala munduan, doai eta trebetasun guztiekin apainduak. Baina ori ez da egia. Domingo Agirre ere nekearen nekez iritzi zan euskeraren jape izatera”.

Halan ere, eta hori ere interresgarria zaigu: euskera goi mailara igotzeko honetan inoiz ere ez zen Domingo de Agirre bere euskeratik aldendu:

“Sere sermoi hoietan darabillen euskera guztiz da errikoia, eta denbora berean txukun eta egokia”.

– Eta hirugarrenez, euskal literaturaren erretorika tonua begeranatzeko eredu ezin hobea ematen digute gaur zuengana dakarzkizuegun Domingo de Agirreren sermoiek; Agirrek beti loto baitzituen bere predikuen taiuketa eta tankera erretorika klasikoaren arauekin, zeinetarako etorri bereziaerakutsi zuen Zumaiako kapelauak:

“Su dicción, su sello personal de elegancia cautivaban al auditorio, al que arrastraba-además-por el espíritu que enjugaba su oratoria”.

– Balio hauek guztiok direla eta, Euskaltzaindiko lehendakaria izan zen Aita Villasantek ohartarazi zigunez, Domingo de Agirreren sermoiok argitaratzea merezi dute, “alde askotatik merezi ere”, eta, gaur egiten dugun baino askozaz lehenago izan balitz, hainbat hobe:

“Batez ere, idazle ospatsu batenak dirala jakinik”.

Halaz guztiz, ez da inoiz ere berandu, itsasuntzia karga oparoz portu onera iristen baldin bada. Eta hori da, presezki, gaur ospatzen eta espero duguna argitalpen honetan parte hartu dugun guztiok.

Bukatu aurretik, eskertu nahi nuke argitalpen hau posible egin duten guztien laguntza. Eskerrak, heraz, lehenengo eta behin Bilbao Bizkaia Kutxari, bere laguntzari esker, berari esker argitaratu ahal izan baitugu liburu mardul han; eskerrak Labayru Ikastegiari ere; ikastegi honek abegirik onenaz hartu baitzuen sermoiok bere ardurapean argitaratzeko proiektua, zama arisa ez bazitzaion ere: eskerrak, azkenez, lehenengo mementutik barrera ona eman digun Zumaiako Udalari, hasieratik ulertu baitzuen Domingo de Agirreren sermoi hauek herrikide baten lan gogoangarria zirela, euskaldun guztien mesedetakoak.

Sermoi hauek aurkitu, bildu, ordenagailuz idatzi eta orrazte-lanak egin ondoren, argitalpen hau Domingo de Agirreri zor diogun eskerronik ezinbestekoena dela sentitzen dugu. Zor hau betetzerakoan, lagungarri izan ditugunoi eta arratsalde honetan honaino etorri zareten guztioi, berriro ere, mila esker.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak