« Ihesi nahian | Betikoak… baina gaur »
Sistema periodikoa / Primo Levi / Alberdania, 1999
Mendea laburbilduz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-12-31
Aitortu beharra dago. Juan Garziak dena ongi egiten du: idazle bikaina dugu (bi caña, kastizoak dioen modura). Nahiz eta batzuei halako “kanpo-eder, barren-huts” iruditu, nik bestelako iritzia dut, oso prosa ederraren jabe da. Bertsotan ez da batere kaskarra; bertso-paperetan oso trebea, inor bainoago gainera. Eta itzultzaile aparta. Sena baitu, sena. Zerbait egiten ote du gaizki Juan Garziak? Nik, egia esan, ez dakit.
Aspaldi irakurri behar nuen liburua da Primo Leviren Sistema Periodikoa. Gazteleraz irakurria nuelako, behin baino gehiagotan gainera, halako ezintasuna aurkitzen nuen liburuarekin hasteko orduan. Ez dakit zergatik, buruan oso berria nuelako edo. Gaixoaldi bati esker bukatu dut liburua. (Zenbat zor dion literaturak gaixotasunari! Irakurtzeko astia ematen du, pentsatzeko ere bai.) Oso itzulpen ona iruditu zait. Hori esanda, Juan Garziarekin kunplitu dudala uste dut. Primo Levirekin oraindik ez.
Asko eta luze hitz egin da Primo Leviri buruz. Alderdi bat baino gehiagotik gainera. Judutarra, bera; Auschwitzen egona; heriotz-zelaitik bizirik atera zen handik eta horrek, burdina goria balitz bezala, markatu zion bizitza. Kimikaria izan zen, kimika, zientzia baino gehiago, esperantza zen garaian, mundu hobearen esperantza, noski. Baina, joan zaigun XX mendearen ironia dela uste dut, mundu hobearen esperantzarako ziren gaiak mundu are txarragoaren mesedetan enplegatu zituztela, eta hala gaude, gauden moduan. Sistema Periodikoa ez da testu-bilduma soilik. Niretzat mendearen laburpena da, haren argi-ilunak ditu. Esperientzia latz baten ondorioz idatzia, esperientzia haren zantzuak ageri dira nonahi, etsiak gehienetan. Badute, hala ere, esperantza izpirik, hemendik aurrera geuk ere beharko duguna.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez