kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Enaz banaz / Xabier Amuriza / Bertsolari liburuak, 2000

Enaz banaz: Amuriza ispilu aurrean Daniel Abrisketa / Idatz & Mintz, 2000

Enaz banaz Xabier Amurizaren bertsolaritzarako bokazioaren testigantza eta kronika pertsonala eskaintzen digun liburu honek ez ei du autobiografikoa izan gura, baina Amurizaren adin erdiaz ere autobiografiak nobelatzen hasi zaizkigunean, ez gara sano oker ibiliko Etxanoko menditik bertsolaritzaren mundu eta plaza zabalera Xabier Amurizak egin duen ibilbide gazigeza honen lorratzen bilduma hau hala deituko bagenu.

Hain tarte mikatzak eta horren gozamen aldiak oso egoera ezberdinetan bizi izan dituen Amurizaren kontakizun hau Euskal Herriko, eta batez ere Bizkaiko eliza, bertsolaritza, euskalgintza eta politika zertan izan diren jakiteko ezinbestekotzat jo daiteke hainbat puntutan, sarri askotan, aitonnen pertsonal bat denez, xehetasun asko txikikeriatzat hartu guk batzuetan, eta beste pasarte batzuk, bitsaren gainetik egindako hegaldi arinegitzat.

Autobiografia mugatu eta barrukoi honek Amurizaren bertsolari bokazioaren historia kontatzen digu, historia partikularra, baina horregatik unibertsala, umezarorik aitzina garunetan eta barruki osoetan bertsogintza eihotzen ibili den pertsona baten hokazio paradigmatikoa. Epaltzeko San Antolinetan bost edo sei urtegaz egin zuen lehen saio haren oroimenak, Jesus Tenpluko Doktoreen aurrea legez ezagutzen den pasarte ebanjelikoa gogoratzen digu, benetako bokazioak haurtzarotik aitzina mitifikatzen baitira.

Bokazioaren aleak garandu-ahala, her agertzen zaizkigu erreskadan gerraondoko bertsolaritzako belaunaldi eta eskola, bertsolari zahar eta gazteagoak, eta haien atzetik eraturiko ohitura eta instituzio berriagoak: afariak, bertso-eskolak, gai-jartzaileak, epaimahaiak eta supertxapelketak. Inoiz, instituzio hertsi eta krudelak ere, Amurizak bere larrutik dastatu zuenez. Liburuak, mingorrez beteriko hitzez, txapelak irabazi zituen aldian nagusi zen euskal star-sistem txiki eta ahaltsuak egin zion ezikusi, muzin eta irainaren berri dakarkigu, nahiz eta oraintsuago, bertsolaritzaren sentsibilitate guztiak bildu nahi dituen aldizkarikoek, aldi bateko zor astunak arindu nahirik, “Amuriza bertsolaritza modernoari bultzada gehien eman diona” dela adierazi.

Intimitateko azpi-euskalkia, bizkaiera eta euskara batua elkartzen ditu Xabierrek irizpide, gure ustez, ez horren argiekin. Pertsonalki ahoz eta idatziz, eta Mendebalde moduko erakunde baten altabozez ere, Amurizak bizkaiera estandarraren itzulera duina aldarrikatu ostean, gaitz egiten da jokaera hori ulertzea, oinarrian bizkaiera literario batua eta bizkaiera ekarriko batua orain dela gutxienez hogeiren bat urte Mikel Zatate eta ingurukoen proposamenetan erabakita baitzegoen. Hiperbizkaiera antzuaren aldekoek batetik, eta euren euskaraz hogei urteren bueltan birritan damuturik orain bizkaierari batutik funtzionamendu autonomoa ezarri gura diotenek bestetik, “bildur emon lei”, ea ez ote gaituen utziko ez bata ez bestean, belaunaldi oso batek —Amuriza dixit— “kokoloarena” egin ondoren, gauzek itzulerarik balute legez. Kantuak dioenez “ezer ez da berdin”, eta tertzio honetan, damuaren damuz, Enkartazioetako uren ekarria —esateko batean— bizkaieraz kontatzea subentzionatzen duenak berak jakingo du zergatik edo zertarako egiten duen. Seguruenik, berak ere ez .

Bizkaiera lehen problema zen, orain modan dago, eta laster politikoki zuzenena bilakatuko da. Bihar ikusiko. Amurizak berak beste nonbait idatzi duenez “bertsolaritzak etorkizun ona duela esan behar, hizkuntzaren etorkizuna hain beltz ez balego”. Edozein kasutan ere, euskara, hizkaiera eta bertsolaritza beti izango zaizkio zorpean Amurizar, ezin izango baita horien mende hondar honetako historiarik kontatu bere Enaz banaz zintzoa, zintzoegia beharbada mundu honetarako, aipatu barik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak