kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Arimaren zuzenbidea / Polikarpo Iraizoz / OMC, 1954

Arimaren zuzenbidea A. / Euzko Gogoa, 1954-05

Donostiar Gabirel Aitak erderaz idatzi zuenetik euskeratu digu liburutxo au, Iraizoz Abak. Zeruko Argian izan dan idazletarik aipagarriena Iraizoz eta amaikatxo lan eder, olerkizkoak batez ere, argitaratu zitun aipatu aldizkarian. Aspaldi ontan, euskal idazle geintsuenak bezela, Iraizoz ere ixilik zegon, bañan ageri dunez, ez zaio euskal-luma erdoitu; naizta aberritik urruti egon, an ekin dio gure euskal arlotxoan, ain maite dun aberri-izkera lantzen. Goraipagarria benetan, Iraizoz’en lana. Iru santutasun maillak azaltzen dizkigu, ots “garbitzeko bidea”, “argitzeko-bidea” eta “bat egiteko-bidea”, erderazko iluminativa, unitiva ta aiek. Beraz Iainkobatasunak dakarki geienbat, gogo-bizitza betea ere, beraz liburu onen irakaspenek, nolarebait, arima bizitzara nola iritxi erakusten digu. Orra laburki gaia.

Iraizoz’en izkera, beti izan oi da argi ta garbia, eta liburutxo ontan ere ala da. Errex aski iabetu diteke kristau euskalduna, gogo-bizitzari dagozkion gai sakonenetaz.

Iakiña, baditu uts zenbait, eta ala oarteman ditut liburua irakurri dudanean, eta ementxe dauzkat orri ertzean iosota zenbait. Baiñan gure bibliografi au bear baño geiago ez luzatzeko, bertan-bera uzten ditut, oker oriek gorabera liburutxuak darion diztira ezpaita lausotzen.

Alare ez dut egokiera au galdu nai, euskal andereño bat aipatu ta goraipatzeke, liburutxo onen argitaltzallea, ain zuten, Maritxu Barriola alegia. Euskerak askotxo zor dio Maritxuri, bere izena ixillean eukitzeko. Andereño onen kemenari zor, “Urte Guziko Meza-bezperak” argitara ziran, etagaiñera beste iru edo lau liburu ere euskeraz argitaratuko dira. Zure iasoko emakume asko bear genituke Euskalerrian. Iainkoak eta euskerak, egunen baten, ordainduko dizue ari duzun euskal lan eder ori. Gure gorantzi beroenak zuretzat.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak