« Belaunaldi baten lekuko | Zerotik abiatzen denaren independentzia »
Ballantraeko Premua / Robert Louis Stevenson (Xabier Olarra) / Igela, 1994
Irakurketaren plazerrean nabigatuz Mikel Elorza / Argia, 1995-02-19
“Gertaera bitxi hauen egia osoa da jendeak aspaldidanik espero zuena eta haien jakin-minak ongi-etorria egingo diona”, du abiapuntu. Kapela, ezpata edo dagokiona aldean hartu eta “Ballantraeko Premua”ren orrialdeetan barrena nabigatzea baino ez da behar. Plazer soil bezain atseginagatik: irakurtzea. Supazterrean belarrira xuxurlatzeko moduko istorioak baitira, zerbait izatekotan, Stevenson eskoziarrak kontatu zituenak.
Itzal handiena beste batzuek eman zioten arren, eleberri den aldetik osotuentzat har liteke “Ballantraeko Premua”. Bi pertsonaia nagusitan hanatuta guztiok barrenean dugun pertsona bikoitza —Jekyll-Hide?—, Henry eta James anaiek giza-eite guztiak azaltzen dituzte obran zehar, beti sentimendu gogorren mugan. Mackellar zerbitzari orojakileak kontatutako abentura, besteren hitza darabil autoreak, une jakin eta aproposetan, kontakizun kronologikotik jauzi egin eta ixtorioa bere osotasunean entelegatzeko behar dugun informazio osagarria emateko. Haria etenda baino kontakizuna hautsi gabe, pertsonaia eta liburu bera formalki ere aniztasunean tajutuz.
Literatura ederretsi dute Igelakoek “Ballantraeko Premua”rekin. Oso edizio txukuna, segida merezi duena. Euskaratzea ere bikain egin du Xabier Olarrak. Idazkera landua, itzulpenaren “traizioak” ez dio estiloari kalitaterik murriztu baina irakurterraztasuna gorde du, irakurlearen mesedetan. Hizkuntza esaldi irensgaitzetara makurtu eta irakurlea ito beharrean jarri gabe, alegia. Goi mailako itzulpena eta edizioa, liburuan zoritxarrez dir-dir egiten duten zenbait akatsek —tipografikoak— apur bat itsusten dutena. Ez ahal zen Durangoko presa-sindromeak eraginda izango!
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza