kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Azti-Begia eta beste izkribu zenbait / Agosti Chaho / Euskal Editoreen Elkartea, 1992

Ziberou herri maitiari Itxaro Borda / Argia, 1993-03-28

Tomes üzteko zorte hona üken günüanaz geroztik, hebenko libürütegietako ataletan, plazer hanitxoki kausitzen dütügü, orai arte berezilariek baizik leitzen ahal ez zütüen “Klasikoak”. Eüskal Editoreen Elkartearen indarrak alde hortarik, süstengatzekoa direla üste dügü: molde xügünean, aitzin-solas mamitsüeki eta merke saltzen dütë, gore esküetan, biblioteka ülünen ahazmenean beno hobeki diren “texto zaharrak”.

Agosti Chahoz, düala zonbait ürte pastoral bat egin zen, bena pastoral ejer hura amiratü züenek, heltübada, ez zükeen Chahoren izkribüen ezagütza xüxenik. Hüts hori beterik dela erran genezake. Patri Urkizuk, EEErentako prestatü düan argitalpenareki. Agosti Chaho, pastoralaren giro trajikotik elki deikü Urkizuk, jakintsü eta gizon-politiko jantzietan beztitzeko.

Agosti Chaho jakintsü zela diogü, eta mentüraz leitüaren arabera pür, egokiago lizate gaineratzea, orohar, Chahoren hitzak poetikoak direla oso, bai azaltzen deikün “Eki-begia” astronomia saioan, eta bai, deputatü izan beharrez, mintzaldi politikoak eskenten dütüan tenorean. Chaho barnez-poetak bere teoria literario zonbait herrokatzen dütü ber zonüan, Etxahun-Barkoxe Bardoaz idazten düan texto aipagarrian.

Chahok zütüan ideien erakusteko erabilten düan hizküntzak ere bihotza jo deikü: XIX. mente erditsütan jenteen ezpainetan zen xiberotar mintzajea imaginatzen ahal dügü Atarraztarraren idazkiak irakurtez. Izkribu aberats horiek ontsa egiaztatzen deiküe “katea ez dela orano eten…”.

“Heben datza Chaho/deputatü izan ez zena/bena idazle handi…”, gisa hortan alda genezake, bere hilarrian dagoen “epitafioa”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak