kritiken hemeroteka

8.625 kritika

« | »

Gulliver-en Bidaiak / Jonathan Swift (Iñaki Mendiguren) / Ibaizabal, 1989

Irakurlearen txanda Xabier Mendiguren / Argia, 1991-01-13

“Euskal itzulpengintzaren arazoak erronka gisa planteatu izan zaizkigu maiz, eta ugari izan ditu —eta oraindik ere halaxe ditu— gainditu beharreko ikasgaiak: funtsezko liburuen gutxieneko corpus bat osatzea, euskara bera lexiko ñabarduretako jaztea, tipologi desberdintasunak sortzen dizkigun sintaxi arazoei aurre egitea, itzultzaileak egile jakinetan jakitun bihurtu edo espezializatzea…

Ez dut esango kontu guzti hauek konponduta daudenik —ezta gutxiagorik ere—, baina zalantzarik ez bidea eginez egiten dela, eta garai txarrenetan eginkizun zail honi ekin dioten guztiek bezala oraintsu argitaratzen hasi berri den bilduma honek laguntza ederra ekarriko du.

ARGIAko irakurleak badaki honez gero literatur ondare unibertsaleko obra nagusiak euskaratzeko egitasmo bat egin zutela Jaurlaritzak, Itzultzaile Elkarteak eta Editore Elkarteak. Asmo hori hasi da fruituak ematen, eta Durangon bertan ikusi ahal izan genituen lehenengo zazpi liburuak, Txekhov, Twain, Kipling bezalako egileenak (oraindik liburudendetan ezin omen dira aurkitu baina).

Guztietan lehena, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak, Iñaki Mendigurenek itzulia. Neure hitzak erabili beharrean, Joseba Sarrionandiak bere azken liburuan Ainhoari idazten dionaren zati bat kopiatuko dizuet: “Gulliver’s Travels”, 1726 urtean argitaratua, ez zen hau ere haurrentzat izkiriatu. Jonathan Swift, dublindar garratza, ustekabean bihurtu zen haurren gustoko idazlea. Berak, bere beste obra ugaritan bezala, ironia eta umore mingotsa erabiliaz, bere garaiko gizartea satirizatu nahi zuen Lemuel Gulliver jaunaren bidaia eta menturetan.

Lemuel Gulliverek lau bidaia egin zituen. Lehena Liliput edo nanoen herrialdera. Bigarrena Brobdingnag, Gubbubdrib, Lugghagg eta Japonia ere iraganaz. Eta, azken bidaia, Hovyhnhnms edo zaldi arrazionalen lurraldera, non eta giza yahoos degradatuak haien zerbitzari diren.

Jonathan Swiften nobela alegoria morala da funtsean, bere garaiko gizartearen disekzio sakona. Baina, Robinson Crusoe bezala, nohela bertsio orijinaletik baino gehiago cheapbook edo bertsio laburtu eta arruntetatik ezagutu izan da eta gehien hat lehenengo bi bidaiengatik.

Letratu askok altxatu zuten ahotsa liburua inmorala eta kaltegarria dela deklaratzeko, baina haurrek, fantasia miresgarriarekiko beren intuizioarekin, etxeko nagusien liburu apaldegitik hain zuzen horixe aukeratzen zuten nanoen herrialdera, diganteen lurraldera eta enparauetara bidaia egiteko”. Neure aldetik, ezer eranstekotan, liburu hau ez dela umekeria esango nuke, irakurketa anitz dituela eta osorik irakurri beharrekoa dela, ezer orijinalik ez badut ere.

Itzulpengintza desafioka hartu izan dugula esan dut lehen. Hizkuntza, kultura eta herri bezala irabazi beharreko apostua. Hori ere bada, noski, baina errazkeriazko tranpan jausita gabiltza erantzukizuna besteren gain, arazo orokorretan utzirik: izan ere, irakurle bezala zenbatetan saiatu gara itzulitako libururik irakurtzen? Xamurrago baitzaigu erdaratik hartzea eta… Hori egia da, baina ni aritu naiz honakoa iakurtzen eta ez du halako zailtasunik ere. Amaitzeko beraz, irakurleon txanda iritsi dela gehitu nahi nuke, eta ausartzeko gonhidapena egin honakoa irakurtzen ari zareten guztioi.

Azken kritikak

Silueta
Harkaitz Cano

Iraitz Urkulo

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Mikel Asurmendi

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Aiora Sampedro

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Felipe Juaristi

Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu

Mikel Asurmendi

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

Irati Majuelo

Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta

Amaia Alvarez Uria

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Ibon Egaña

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

Hedabideak