« Irakurlearen txanda | XVIII.eko lekukotasun bat erabilera bila »
Euskaldunak / Orixe / Itxaropena, 1950
Nik badut maisuen maisua Patziku Perurena / Euskaldunon Egunkaria, 1991-01-19
Orrialde bazter honetantxe leitzen nuen lehengo batean. Maisuak falta ditugula euskal literaturan. Gaurko maisuak esan nahiko zuen, gure guraso gazteak. Nik uste, badela gaurko maisurik, edo nere irudiko, dizipulu txintxo gehitxo duen maisuparea nabarmen daukagula behintzat. Lehenagoko maisuak nahiago ditut halare.
Beren hizkuntzan, zaputzik eta ezinik gabe, gustoz eta graziz idatzi duten euskal idazle bakanak ditut eredutzat. Ez beren buruaz akonplejaturik idazten duten gaurko erdieuskaldun fustratuak. Hizketan hasi baino Iehen, idazten hasten denak, ez dit batere onik egiten. Ez, gaizki esan dut. Nazka emiten dit. Nahiago ditut, euskara amorantetzat hartu duten bi idazle maitemindu, ezen ez erdara ezin euskaratuz bizi diren aleunka trepalari apoeuskaldun dirugose orojakile bezain merkatujale.
Orixe dut maisu. Pena bat badiot halare. “Euskaldunak” hitz lauan ez idatzi izana. Beste hutsik ez diot aurkitzen haren literaturari. Euskarari rnuinetan joka, ikasten eta edertzen eman zuen bere bizi guzia. Konplejorik gabe erabili zuen zeinahi gai. Luma eskuan hartzen zuen aldiro, hitza laztantzeko hartzen zuen. Belarria zeukan zentzuen gidaritzat. Euskal nortasunaren adierazle eta jainkotasunik goienekotzat.
Ez zion inori kasurik egin. Bere senaren aginduari ez bazen. Nortasun bizi eta neretzako eredugarri baten jabe izan zen. Inorekin ezkontzeko finegia zen. Haren gogobihotzei harriaren indarra era izpiritu ederra darie. Ez, esate batera, Lixardi kanpoedder xamur baten polittaxuna. Klasikozale amorratua zen.
Horregatik egiten zait, beti eder, beti berri, haren libururik ttattarrena hartzen dudalarik ere. Haren idazlan guziak laster argitan ikusi zai, isiltzen naiz. Baina, “inoiz ez dut entzun isiltasun osorik, isiltasunak ere baditu bere zuzmurrak”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi