« Kontrakoen jokoan barrena | Irakurlearen txanda »
Parentesiak (etabar) / Joxean Muñoz / Hordago, 1984
Oso oihartzun gutxi izandako liburua Jose Luis Otamendi / Euskaldunon Egunkaria, 1991-01-12
Heraklito izango zen erreka kontuetan hainbeste zekiena. Ez omen zaio goroldiorik lotzen dabilen harriari, baina guri bai, geldi gaudelako edo, saiatu arren, ez garelako harri. Errekan, erreparatu gabe uzten diegu joaten itotako zaldiei, puztuz, hustuta, estatistika ofizialak diruditela: zer komeni, huraxe.
“Parentesiak (etabar)”ek baino oihartzun gutxiagoko liburuak ez dira asko izango. Eta aspaldian popa aldetik haize ukaldiak besterik hartzen ari ez den euskal poesiaren apez-baratzan mingarria gertatzen zait hori. Beti gabiltza (pluralaren erabilera lasaigarria) berandu eskueran geneukana estimatzeko. Ez dakit poema liburuak noiz kadukatzen diren, baina pentsatzekoa da.
Suerte hobea merezi du liburu honek. Bristadak botatzen dituzteneko bitxia da. Meritu handiak ditu: ametsak zutika daudeneko parajeak ageri dira (geometria minimoak), gramatika misteriotsu eta asaldagarriak zaunka dagi letra nagien itzalpetik, irudi eder eta landu hainbatek latigoz jo ninduen, berriro poesiaz pentsatzeko, ederraren drama eraikitzen beste ekinaldi bat (seguruena intentona esango banu hobe). Euskal poesia “gaztearen” baitan poema gutxi eman dituen sentsibilitate baten fruitu ikusten dut “Parentesiak (etabar)”. Baditu, tartean, mirarizko pasarteak, umoreak pintto jarritako lirismoa. Tabernakuloetan elkarri muturra puskatzerainoko eztabaida daitezkeen hitz perenneak daude ibernatuta.
Ez zait iruditzen mugarria denik. Oroitarria, demarria…?
Akaso poetentzako liburua izango da, edo narratzaile sinesgogorrentzakoa, ez jakin. Zazpi urte beteko ditu aurki, komunio txikia egiteko edadea izaten zen. Eta orduan hartzen genuen lehenbiziko hostia, komulgatzeko.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro