« Azkueren Euskal Erriaren Yakintza | Etxekotasuna »
Arteka marteka / Txomin Hegi / Maiatz, 1989
Arteka marteka Josu Landa / Argia, 1989-11-19
Iparraldeko kulturaren barruan gizon giltzarria den baten poema-liburua ekarri digu oraingoan “Maiatz”en liburu-ekimen nekagaitz eta honez gero emankorrak. Bere nortasun ikaragarriaz, Txomin Hegik azken urteotan Iparraldeko kultur mugimenduaren errenferentzi puntu ezinbestekoa bihurtu du bere burua. Betidanik kantari eta, batez ere, aktore. Azken aldian, antzerki zuzendaria ere izan da eta bere jaioterria den Hazparneko Kultur Etxeko arduradun bezala lan nekeza egin izan du azken hiruzpalau urteotan, kulturgintza eraginez baina behar izan denean ere agintarien zirikatzaile eta kritikari.
Oraingoan poeta gisa datorkigu “Arteka marteka” liburua dela medio. Liburuaren antolaketa kronologikoki antologikoa den heinean, bi balio pilatzen dituzte poemok: poesiarena berarena bata, eta testigantzarena bestea. Hamahiru urtetan idatzirikako poemen hautaketa egiten bait da bertan.
Haatik, lehen urteetako poemak oso lotuta ikusi ditugu kantuarekin. Kantatuak izateko eginak dirudite hastapenetako konposizioek, Herriaren sufrimenduak eta Euskal Herriaren ezinak sortutako nahigabe sakon batek kutsatutakoak. Ez da alferrikakoa liburu hasieran Manex Erdozaintzi-Etxart poeta ahantzia erreibindikatzeko saioa, haren poema baten bidez. Urradura bera somatzen da bi poetongan.
Piskanaka bestelako gogoeta puntuetara ematen zaie bide, hildako ezagunen desagertzeak direla kausa, edota elemendu geografiko esanguratsuetatik abiatuz… baina beti ere sakoneko samindura batez kutsaturik. Beranduagoko poemetan bakarrik kausitu ahalko da nolabaiteko ironia edo umorezko kritika, botereari, erlijioari zuzenduta. Bukaera aldera poemen tonua aldatuta ikusten da doi bat: umeentzako alegien baliapidea erabiliz helduentzako irakaspideak eman nahian bezala, senentzia labur-laburrak emanez… liburua Jean Marie Tjibaou militante kanakaren heriotzeak sortarazitako hutsune lazgarriarekin amaitzeko.
Iparraldeko poeta baten aurrean gaude, eta nabari da. Sentsibilitatea ari da poemotan gainezka etengabe, inpotentziak eta sufrimenduak ekartzen dizkigute poemarik onenak. Begirada urrun eta sakoneko gizona da Txomin, hitz neurtuzkoa; poemak ere neurrikoak ditu.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera