kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Marinel zaharrak / Joseba Sarrionandia / Elkar, 1987

Marinel zaharrak Xabier Mendiguren / Argia, 1988-02-14

1981ean kaleratu zen Joseba Sarrionandiaren lehenbiziko poema liburua (Izuen gordelekuetan barrena), ordurako egilea gartzelan zegoela. Zuloan ere egin zituen poema gehiago eta horietako zenbait han-hemen argitaratu, hala nola Eguberri amarauna egile ageri bako liburuan eta “Susa” aldizkarian. 1985ean zorioneko egun batez hanka egin zuen espetxetik, eta izkutalekuren batetik poemak egiten segitzen du, poetaren patua edo denboraren isuriari aurre egiteko modua delakotz, auskalo.

Biografia zertzelada horiek ezagutzen dituzue irakurle gehienak, baina ez dira hutsalak haatik. Oraingoan Josebak hiru garai horietan burututako zenbait poema jaso eta bilduma bat eskaini digu, Marinel zaharrak izeneko liburu honetan. Eta olerkiak egitearen iraunkortasun horren atzean beste egia hau agertzen zaigu nabarmenkiro: bizitza eta poesia ez direla lehengo berberak izango, gartzela, tortura, zapalketa ezagutu eta gero.

Poeta kontenplatzailea zen guk ezagutzen genuen Sarrionandia, poema simetriko miragarriak burutzen zituena, inguruaz eta orohar “errealitate” deitu ohi dugun horretaz ezer gutxi arduratu gabe perfezio formala bilatzen zuena, metaliteraturarako joera bizia zuena; bien bitartean, bere militantzia beste xendra batzuetatik bideratzen zuen…

Oraingoa berriz, ez nuke esango guztiz bestelako poeta bilakatu zaigunik, baina bai kontraesan batean bizi dela. Hori ez da txarra ordea: aurrerapen seinale ere bada. Izan ere, lehengo gustoak bertan dira, garai bateko moldeak eta eraginak ere bai (Pessoa, Kafka, Borges, metafisiko ingelesak). Baina horren alboan beste sentsibilitate bat ere sortu da, zapalketaren erantzuna, sufrimenduaren berri, ekintzetan ez ezik literaturan ere ematera behartzen duena. Hala ere, literaturgileen konpromezuari halako urruntasun ironiko batez begiratzen dio, poesiak ezer gutxitarako balio duela sumatzen duenaren irribarre mingotsaz.

Poema gogorrak dira oraingo gehienak, bortiztasunaren goxoa dastarazten dutenak, burrukan ari den herriarentzako poemak. Herri honek burruka luze hau irabazten badu, historia berridazteaz batera bere heroiak ere beharko baititu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak