kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Udaran betaurreko beltzekin / Itxaro Borda / Txertoa, 1987

Udaran betaurreko beltzekin Xabier Mendiguren / Argia, 1987-12-27

Orain liburu moduan aurkezten zaigun hau, atalka atera zuen uda partean Itxaro Bordak Ateka aldizkarian; azken aldian zabaldu da Iparraldean obrak foileton moduan ateratzeko ohitura, baina kasu honetan begibistan dago liburua ez zegoela aurretik idatzirik, arian arian eta banan banan izkribatu direla zati gehienak.

Batasun eza da gainera liburuaren akatsik haundiena. Lokarri gisa pertsonaia bat dugu, Elena neska gaztea. Ez nuke esango Elena hau Itxaroren alter egoa denik, baina bai bere eritzi, kezka, prolema, nazka, zaletasun eta gorroto guztiak isurtzeko bide. Liburu osoan ez da ia beste pertsonaiarik, han-hemen agertzen den bakarren bat salbu, izaera eta pisu gabeak salbuespen horiek ere.

Liburuaren funtsa; esan dugunez, Elena horren pentsaketa eta burutazioak ematea da. Huts-hutsean egin beharrean zenbait gertakari nagusi hartzen ditu —hala nola Aberri Eguna, Herri Urrats, San Ferminak, Seaska eta AEKren aldeko bestelako ekintzak e.a.— eta horiek profitatzen ditu ideologia erdi burrukalari eta batez ere etsitua agertzeko.

Elenaren egoera animikoa ez da beti bat mantentzen ordea: hasieran sarkastiko samar ageri bada ere, liburua aurrera joan ahala gero eta garbiago ageri da bere bakardadea eta honek dakarkion hutsunea. Azken batean, roman honen mami nagusia horixe litzateke: bakartasunak dakarren larria eta horri aurre egiteko ezintasuna.

Horrela bada, Itxarok streap tease moral moduko bat egin nahi digu, Krokodil bat daukat bihotzaren ordez poema liburukoa baino gordinagoa. Agian katarsi gisa balio dio, baina hori ez da aski arrazoi liburu bat besterik gabe (hau da, beste baliorik gabe) kaleratzeko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak