« Amodiozko bi hari kontrolaezin horiek | Kazetari-lanak »
Infante zendu batendako pabana / Mark Legasse (Itxaro Borda) / Txertoa, 1986
Bianako Printzea, kondaira madarikatua Mikel Mendizabal / Argia, 1987-02-01
Elkarren artean egindako antzerkia dugu Itxaro Borda eta Mark Legasserena, hori dio azalak bederen. Ezagutzen ditugu Mark Legasseren aurreko lanak, eta antzerki honetan, lan haietan gaiari ematen zaion trataera bera azaltzen zaigu, hau da, leiendaren gorazarrea, gertaeren maximalizazioa, herri honen goresmena e.a. Ironiaren agerpena ere begien bistakoa da, pertsonaia nagusiaren ekintzak deskribitzerakoan gehien bat.
Bianako Printzea dugu pertsonaia, Nafarroaren erregetza lortu ezinean obra guztian zehar dabilena. Armetarako eta aginterako baino, letretarako eta poesiarako jaio eta hezia. Beamondarren eta agramondarren guduak baliaturik, Aragoeko erregea jabetuko da Nafarroaz, pozoina medio.
XV. mendean kokaturik, fraile inkisidore gaztelarrak, italiar bankari ezagunak, Aita Sanduak eta gertaeren haria ezagutzera ematen diguten lamiak ditugu lanean.
Jokin Apalategik hitzaurrean esaten duenez, obra honetan plazaratzen duten istorioa ezin hobetzat hautatua eman dezakegu gaurko Euskal Herriaren kinka larrian ditugun antsia eta pasioak aide batetik, eta maltzurkeria, inbasio eta inkisizio jokoak bestetik argituz gero konprenitzeko.
Umore biziko lan honetan, inprenta-huts larriak aurkitu ditugu, inoiz lerro bat falta izateraino. Esan dezagun hizkera erabat Bidasoaz bestaldekoa dela, batuaren joskuntzan harilkatua, baina hangoa.
Antzerki historikoa, historia nahi gisan erabiliz burutua, izenburua Maurice Ravel musikari euskaldunaren lan batetik hartua izaki.
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Iraitz Urkulo
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Mikel Asurmendi
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Silueta
Harkaitz Cano
Ibon Egaña
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres