kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zoo ilogikoa / Luigi Anselmi / Pamiela, 1985

Zoo ilogikoa Iñaki Camino / Argia, 1985-12-22

Ez dakigu izen xelebre horren atzetik zein idazle ezkutatzen den, baina zinez esaten dizuegu oso poeta ona dela. Zergatik den ona? Ez da beti erraz izaten hau argitzen, baina oraingoan xamurra izanen zait. Poesia, gauza traszendentalak esateko balio duen gauza dugu, baina baita gauza oso ederrak eta galanki josiak esateko ere, eta hain zuzen ere, hori da Luigi Anselmi delako honek egin duena. Paradoja eder askoren artean, naturaren munduaren ikuskera oker eta berezia ematen digu. Animaliak, haizea, negua, bedatsa, larreak, itsas-neskak e.a, ditugu protagonista bere poesian nagusiki. Ez gaitu inondik ere aspertzen bere poesiak, edale gautiarra, gauaren olatuak aurkitzen diren tokian aurkitzen baita, izarrak hiltzera doazen hondartzan, eskuez urari alferrikan eutsiz: bideak urdinak dira, eta mezulariak uso hila dakar eskuan, desioaren sugeak emeki maitaleen gorputzetan irristatzen diren bitartean. Kale grisaren bestaldean berriz, maitea dago, hasperenak astindu gortinen atzean.

Zinez diotsuet poema hauek merezi dutela, eta norbait maite duenak, egin diezaiokeen erregalirik ederrena liburu hauxe duzuela.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak