« Euskal mundu magikoaren isla | Zentzurik gabe »
Orain / Itxaro Borda / Susa, 1998
Hitzaren bihotzeraino Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1998-07-11
Elur utziz gaueko urratsen aztarna, Mauleko karriketan barna. Ipar sakonerako bidea eta bidaia eskaintzen dizkigu Itxaro Bordak orain. Azken urteotan Amaia Ezpeldoiren ibileretara ohiturik, Borda Bestaldean (Susa, 1991) poema liburuan ezagutu genuenok ikasi dugu honezkero Oragarreko idazlearen olerkien zain egoten. Bestaldean hura behin eta berriz irakurri ondoren, Bordaren gainontzeko liburuen bila ibili ginen liburutegi eta liburudendetan. Orduan jakin genuen Just Love, Krokodil bat daukat bihotzaren ordez eta Bizitza nola badoan izenekorik ere izan zela lehenago, nobelen eta Maiatz aldizkariko lanen artean. Haiek irakurri, eta zain gelditu ginen. Bestaldean idatzitako poema gehiagoren zain.
Orain erantzun digu Itxarok. Orain iritsi zaigu. Ipar sakonerako bidaia. Eta hitzaren bihotzerainoko bidea erakutsi digu, hiru ibilalditan. Urratsez urrats bideari ekin aurretik, ordea, gidari gisa Aurelia Arkotxa agertzen zaigu, bidaia elkarrekin egiteko gonbidapena luzatuz. “Eskuetan duzun liburuak, irakurlea, inarrosiko zaitu. Hemen den hitza, sofrikarioz, bakardadez eta etsipenaren zilo beltzeko negarren artetik xutiarazten zaituen biziaren gutiziaz egina baita. Hemen den hitza, eskulangileak moztu, zizelkatu, osatu eta ele arruntez bete duen hitza da”, dio hasieran Arkotxak eta, hitz horiek irakurrita, ezin bidaiari ekin gabe geratu.
Behin bidea egiten hasita, Arkotxak dioen moduan “liburua hiru zatitan agertzen zaigu: Ahüzkiko Argi Kantak, Deep Northern Way eta Itsasoaren Bihotzeraino. Ohar gaitezke, gaurkotik iraganera doala bidea, amnesiaren norabidea segituz: lehenik 1995etik 1997ra artean idatzi poemak, tartean 1994koa, azkenik 1993koa”. Liburuaren ibilbiderik luzeena Deep Northern Way (Ipar Sakonerako Bidea) izeneko atala da. Atal hori da olerki bildumaren giltzarria eta bihotza. Triptikoaren bi saihetsak dira beste biak. Triptikoa bere horretan ulertzeko, lagungarria da Aurelia Arkotxak atarian paratu hitzaurrea. Egilea eta honen ingurumaria ez ezik, liburuaren egitura eta bidaiaren ilunabarrak argitzen ditu Arkotxak, eta gainerakoan bidean gal daitekeen irakurlea argibidez atontzen du.
Olerkiei dagokienez, bidea gaurkotik iraganera doana izanik ere, Ahüzkiko Argi Kantak ataleko poemei hartu diegu Bestaldean hartakoekiko loturarik eta antzekotasunik sendoena. Alta, oraingoan, Zuberoako izadia eta hizkuntzaren musika izan ditu gogoan egileak. Bidaiaren lehen urratsak baino ez dira horiek, ordea.
Deep Northern Way atala da benetako mapa. Hitzez osatu mapa, noski. Arkotxak hasieran argitzen duen bezala, “berrogei prosazko poema dira eta berrogei sofrikariozko gelditze, dolu-bide luze honetan. Amaren heriotza ezinezkoa baita. Amaren heriotzak izartegi itsuaren pean biluzirik uzten baitu. Baina ez da horrelako bidaia urrats berdinez egiten, badira patarrak, malda luzeak, pausa-leku zorrotzak, mendilepoak jaisteak…”. Hori guztia aurkituko du irakurleak bidean. Bidaia, egitura jakin batzuen baitan antolatu du egileak eta irakurlea ohartuko da aurrez norbaitek ederki prestaturiko bidean dabilela. Hitzaren arkitektura idatzi, eraiki du oraingoan Bordak. Landua da bidea, hizkera bezala. Ipar Sakonerako Bidean, gainera, ipar sakoneko hizkeraren isla ere utzi nahi izan dio bidaiariari. Hizkeraren kontu honek, gainera, bete-betean egin du topo hemen zer gogoraturik ez dugun barna hainbati zer pentsatua eman digun eztabaidarekin.
Bidaia, Itsasoaren Bihotzeraino atal laburrarekin amaitzen da. Frantziako espetxeetan hildako euskal presoa gogoan, “itsasoaren bihotza eta marinelarena biak iraun nahiaz beharraz premiaz kantatzen” biltzen ditu idazleak, eta liburuko poema ederrenetakoekin amaitzen bilduma. Bidea amaitu arren, ordea, bidaia oraino ez dela burutu irudituko zaio beharbada irakurleari. Bidaiaren bihotzera berriro itzultzeko gogoak zirikatzen duen bidaiariari gertatzen zaion moduan. Liburua zabaldu eta bideari berriro ekitea besterik ez zaigu geratzen.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera