kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ez duk erraza, konpai! / Koldo Izagirre / Susa, 1995

Inori ezeren konturik eskatu gabe Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1995-10-21

Habana —erdal artikulurik gabe— aberastasunaren irudia izan zen gurean aspaldi. Amamari eta amari entzunak dizkiet, behin baino gehiagotan, “berton dauka horrek Habana”, eta antzeko beste hainbat esakune, garai batean irla hura, Kuba, izan genuenaren adierazgarri. Denborak, ostera, ez omen du barkatzen. Joanak dira lokuzio zaharrak, eurak sortarazi zituen memoria deuseztu ahala, joan ere. Alde horretatik, ez dirudi orain baino lehenago gutarikoak Kuban izan direnik! Koldo Izagirreren Ez duk erraza, konpai! nobelak astindu ederra ematen dio gure memoriaren pekatu larrienari, ahanzkeriari.

Koldo Izagirreren azken liburuari nobela iritzi diot gorago, ez harako kritiko hark esan zuen bezala, “nobela denetarikoak kabitzen diren zakua” definizioarekin bat natorrelako, baizik eta erreportaia on bat osatzeko balio zezaketen materialeak fikzioz ondu eta hari dramatikoz josi dituelako, pertsonaia konplexuak eraikiz. Konplexuena, ez dut nik horretan dudarik, nobelako leit motiv delakoa da, B., zeinaren bilaketan diharduen narratzaileak, bilaketa horrek nobelari intriga eman eta irakurlean aurrera joanarazteko grina sortzen diolarik. Eta behin narratzailea aipatuz gero, esan dezadan Koldo Izagirreren beraren alter ego delakoa dugula hori, nobelako beste pertsonaia batek hari Goldo deitzean berresten denez. Hala bada, nobela idazlearen benetako esperientzietan oinarritu dela esan beharko da. Ederrena, aldiz, narratzaile horren ikuspuntua da.

Kubara joaten dira mendebaldatar gehienen joera laburbiltzeko nik “non akatsa, bertan atza” sindrome bat dagoela esango nuke. Gurean sekula eskatzen ez dituztenak, hala nola, burokrazia eraginkorra, ustelkeriarik ez, sexua atsegin hutsagatik ematea, gezurrik eza, han nabarmen egiten zaizkie bisitari askori, eta “hau al da iraultza?” modukoak botatzen dituzte, arbolatik erori berri. Bestelakoa da Izagirreren ikuspuntua narratzean; sakon-sakonean begirunea adierazten duen ironia amoltsuz biribilketak, inori ezeren konturik eskatu gabe. Kontuak eskatu behar ote dizkiogu Kubari baina? Zeren kontuak, zergatik, zeren izenean? Kubatarren izaeraren sustraiak, edota egungo egoerarenak, gure iraganeko gaitz larrienean —kolonialismoan— erroturik dira baina, pekatu are larriago egin eragiten digu oroimenak.

Koldo Izagirrek gogora ekartzen digu “gutarrak” ere izan zirela han aspaldi, han direla orain ere, gerra egitera joan gintzaizkiola askotan, eta eurek aterpe eman diotela euskaldunari, Kuba kontraesanez betea dela, eta beste konpletibazko asko ere ekarri dizkigu gogora, eta ez duk erraza dena hemen laburbiltzea.

Telebistan nazioarteko kirolen bat eskaintzen duten guztietan bihotza kubatarren alde jartzen zaizkigunoi opari egin digu Izagirrek. Beharbada ez gara halakook liburu hau epaitzeko egokienak. Hala eta guztiz ere, prosa ederra eta maisuen euskara erabiltzen dituela esaten behintzat ausartzen naiz. Alde horretatik ere, kazetaritza nobelatzeko moduan bezala, alaitasunez eta batere tristurarik gabe irakurri dudan liburu honek eskola sor dezakeelakoan nago.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak