« Euskadi topiko eta sinplea | Elurretako maisua »
Ttu eginen dut zuen hilobian / Boris Vian / Igela, 1992
Ttu egin zuen Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-02-28
Boris Vian artista eta idazle ikonoklastaren eredu dugu, haren biografia gaingiroki begiratzeak berak erakusten digunez. Berrogei urteak bete gabe hilik, denetarikoa egin zuela esan dezakegu, ingeniaria lanbidez eta ihardueraz, jazzmana eta orkestra zuzendaria aldi berean, literaturaren alor guztiak jorratu zituen, saio, kritika, antzerkilan, poema eta nobelak utzi zizkigularik.
Jotzeko guztiak jo zituen bada, esandakoez gain, arpa ere ederki jo bait zien honek bere garaikideei, orrialde honetara ekarri gaituen “Ttu eginen dut zuen hilobian” eta “Et on tuera tous les affreux” eta “Elles se rendent pas compte” izenekoen bidez batik bat, hirurok sinatu bait zituen Vernon Sullivan izengoitiaz.
Imitatu ahal denean, eta orduan baino ez, bihurtzen delarik genero edozein literaturgintza, “Ttu eginen dut zuen hilobietan” honek “genero beltza” delakoa badela diosku, ezen beltz delako horri buruzkoan esaten diren topiko guztitsuak biltzen bait ditu. Elkarrizketa arinak, hari ondo josia eta suspentsez garatua, odola eta zinismoa, neska ederrak eta larrua, galtzailearen etika eta beste zenbaitzu gai ageri dira nobela atsegin eta irakurterrez honetan. Generoak zer eman dezakeen umorea benetan beltza eta zirikatzailea izan eta sexua taburik gabe erabiltzen denean, adibide ederra dugu Vian edo Sullivan haren nobelatxo hau. Itzultzailea Juantxo Ziganda izan dela eta iruzkin hau jatorrizko liburua begien aurrean izan gabe egiten dudalarik, “Igela-k” dakarkigun euskal “Ttu” desmitifikatzaile hau, erraz eta iluntzean hasi eta amaitu arte etenik egin gabe irakurtzen dela eta barrez ttu ere egiten dela esan behar.
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi