kritiken hemeroteka

6.933 kritika

Azken kritikak

« | »

Kapitain Frakasa / Anjel Lertxundi / Erein, 1991

Bigarren irakurketaren bentajak Gerardo Markuleta / Euskaldunon Egunkaria, 1992-02-15

Jakinmin handia zegoen —eta harritu ninduen komentatu nahi dugun nobela Durango osteko best-seller zerrendetan lehen postuetan aurkitu ez izanak— “Carla” nobelarekin emandko azken pausuaren ostean, nondik joko ote zuen Lertxundi narraziogileak hurrengo ahaleginean. Liburu berri baten kaleratzearekin batera ohitura bihurtu zaizkigun elkarrizketa, aurkezpen eta komentaketek jakinmin hori puztu baino ez zuten egin, neregan batipat.

Negozio ilunetan sartua ibilitako gizon ilun batek kontatzen digu, lehen pertsonan eta flash-back nahasi batean, lagunartearen (edo bere buruaren) konfidantza galdu eta nola, duda eta zalantza askoren ostean, bakardade egoera ilun batera heldua den. Badira pasarte onirikoak, erderazko aipu errepikatu asko, zine-erreferentzia ugari, comedia dell’arte italiarraren figura nagusien eta likore izen askoren erabilpena, nobelan zehar nolabaiteko bilbapen sinbolikoak sortzen dituztenak. Baina, anekdola pila izanik ere, nabaria da kontaketa hari tradizionalari uko egiteko asmo sendoa. Irakurlea apur bat galduta dabil, euskarri finkorik gabe, izen ugaridun protagonistak zein lagun zein etsai duen jakin ezinik (protagonistarekin batera, hori bai). Nobelaren amaierak baieztatu egiten du indëfinizio eta anbiguotasun guzti honen balio sinbolikoa, literaturan forma eta zentzua azkenean gauza bera direla berriz ere frogatuz.

Baina kasu honetan asmo sakoneko planteamendu narratibo hau, literatur hizkerari dagokion asmo sakoneko ekinbide ausart baten laguntzaz datorkigu, eta beldur naiz ez ote den gehitxo eskatzea zurrutada bakarrerako irakurle xumeoi. Azken bolada honetan behin baino gehiagotan entzun dut “euskara errezaren bidea” aukeratu omen dutenak lar alegeraki gutxiesten, eta ez dut nik gauza bera egingo berrikuntza ahalegin ikaragarria egiten ari direnekin. Azierto handiak ditu Lertxundik saiatautako hizkerak (“eta” kausalaren erabilpenean duen soltura, zenbait kasutan sustantiboaren osteko konplementu pilaketa eta aditza esaldiaren hasierara botatzea…) eta ikasteko gertu beharko genuke egon, nere ustez, idazle askok. On da literatur hizkeraren zezenari adarretatik heltzea itzulinguruka ibili barik, baina zezen guztiei batean…! Irakurzale naizen aldetik, nere esfortzua egiteko prest nago, baina gozamena jasotzeko eskubidea ere badudalakoan, oreka piska bat eskatuko nuke; literatur lana sortzen den garaiko kumea ere badelako (eta soziopolitika barik, literatur-soziologiaz eta sozio-linguistikaz ari naiz).

Nobela birritan irakurtzeko gomendatuko nioke literaturzaleari; hauxe uste dut dela liburuaren meritu eta gabeziak agertzeko esan dezakedan gauzarik argiena.

Azken kritikak

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Javier Rojo

Horma
Anjel Lertxundi

Iratxe Retolaza

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak