« Onsa irakurtzeko liburua | Sinboloen amaraunean »
Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar / Laurence Sterne (Josu Barambones) / Ibaizabal, 1998
Bidaia kronika baino areago Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-02-27
Laurence Sterne maitea dugu, hemezortzigarren mendeko idazle asko baino maiteagoa hain zuzen. Jaiotzez irlandarra zen, joeraz britaniarra eta ogibidez eliza anglikanoko apaiz. Idazle haundiek ospea eta itzala lortuak dituzten adinean (berrogeita hamar urte omen, adin hori iritsi eta ospearen lurrunik usaindu ez duen idazleak hobe luke bazter batera joan eta bere liburuez beste egitea), bere lehen liburua argitaratu zuen: Tristram Shandy, edo Tristram Shandy zaldunaren bizitza eta iritziak.
Liburu berezia inondik inora, Virginia Woolfek idatzi zuen bezala: “Ezein idazle hasiberri ez zen ausartuko halako lizentziak hartzen gramatika, sintaxia eta zentzuarekin, arauekin eta nobela bat nola idatzi behar litzatekeen erakusten duen tradizio luze eta zaharrarekin”. Teknika kontuek teknikatik baino kontutik gehiago baitute, esan dezagun Sterneren lehen nobela hori lan komikotzat hartua izan dela eta halaxe da, baina, komikotasun haundiko lan haundi guztiek bezala, bizitzak eragindako malenkonia du iturburu. Bat egiten dira bertan ironia eta bizitzaren izpiritu tragikoa, Unamuno haundiak esango lukeen moduan.
Bidaia sentimentala besterik da, kritikari guztien iritzian. Bidaia baten kronika baino gehiago, idazlearen beraren barne-munduaren isla mugikorra dugu: Frantzia eta Italiako lurrak, haiek bisitatzera egindako txangoa aitzakia delarik, neurri haundi batean. Askatasunez idatzitakoa da, norbera izateko baldintza ezinbestekotzat askatasuna joten baitzuen Sternek; eta hori antzematen da, liburua irakurri ahala. Virginia Woolfek aipatu zuen bezala: “Bidaia Sentimentala erretratu batzuen segida bat da”.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres