kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Non dago Basque's Harbour / Koldo Izagirre / Susa, 1997

Urpekariarena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-05-17

Liburu hau irakurtzen ari nintzenean, konposatzaile batzuk etorri zitzaizkidan oroimenera, akorduzko musika ate joka. “Horiek, esaten nuen neure artean, musika pieza asko joko dituzte, guztiak ezberdinak agidanez, baina bada beti, zati bat batzuetan, gune bat besteetan, errepikatzen dena guztietan. Konposatzailearen arima izango da, seguruaski”. Halaxe Koldo Izagirreren liburu honetan, hain ezberdina aurrekoen aldean. Hala ere bada zerbait, hitz batzuk batzuetan, giroa besteetan, aurrekoetara jotzen duena, batez ere haserako liburu haietara. “Itsasoa izango da”, esaten nuen neure artean, baina ez nengoen erabat seguru. Egia esan, poetak ere badu bere arimako aloz artean ezkutaturik, bera den eta izango den lurra, eta lur horrek gaina hartuko du azkenik, nahita edo nahi gabe, egiten duen guztian.

Poema liburu hau bi zatitan banatuko nuke. Lehendabizikoan poema narratiboak ikusi ditut. Koldo Izagirrek istorioak kontatzen dizkigu, txikitan entzun edo ikusitakoak, gaztetan mamitutakoak edo, bestela, ametsak edo irudimenak sortutakoak. Portuko istorioak dira, hala ematen dute. Bigarrenean, istorioak kontatu beharrean, sentimentuak deklaratzen dizkigu poetak. Deklaratu esan dut, sentimentu hitza ere aipatu dut, baina esan beharrean nago, Koldo Izagirreren poemetan sentimentuek mozorroa jantzi eta kalera ateratzeko joera dutela, eta gehienetan ez dugu jakingo poetarenak berarenak ote ala beste norbaitenak, Gunterrenak alegia. Honek ez du batere axola, dena den, poesia mozorrotzeko era bat da, eta zer esaten den eta nola, horrek hartzen du benetako indarra. Horrek du garrantzia.

Niri egia esan, bigarren zati hori gehiago gustatu zait lehena baino. Kontzeptuak ageri baitira: “Maitatzea beti da hondoratze bat”, “Maitasuna eman nion amorerik ez”. Sakonak derrigor, eta ezpatak berak ebakiko ez lituzkeen lerroetan paraturik. Zorrotzak direla, esan nahi nuen, zuzenak, bihotzera apuntatzen duten horietakoak. Erritmo gogorra dute: aizkorakadaz basoko pagoa bota nahian dabilenarena bezala. Eta bada ugari errepikatzen den metafora, urpekariarena hain zuzen. Eta liburua irakurri ondoren hauxe esan diot neure buruari: “Urpekariarena egitea duk, adiskidea, bizitzan egoteko modu bat. Noiz edo noiz periskopioa altxa eta aurrera”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak