kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Innis Fodhla / Karlos del Olmo / R&B-Kriselu, 1996

Amona irlandarra Euskal herrian Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-07-27

“Innis Fodhla”k gurean “Patuaren Izaroa” esan nahi omen du. Biak dira hizkuntza zaharrak: gaelikoa da bata, Eireko zenbait aldetan oraindik hitz egiten den hizkuntza. Berpizten ari omen da poliki-poliki hiltzorian zegoen hizkuntza. Izan ere, hirietatik aspaldi desagertu baitzen, ingelesaren eraginez, eta herri txikietan gorde dute. Irlandak eman dituen idazlerik handienek ingelesez idatzi izan dute: James Joycek, Oscar Wildek, Yeatsek… Hala ere, Eireko folklorea aberatsa da oso. Kantutegia dute oparoa; ez alferrik diote eiretarrak bere barnean gorderik poeta kantari eta dantzari bat duela. Mitoak ere bai, ipuinen bidez mundu guztian zabaldu direnak. Musika ere punta-puntakoa. Gaur egun Irlanda ezaguna bada, neurri handian bere kulturagatik da. Eragin handia izan dute gugan, eta ez naiz euskaldunez ari soilik.

Mirandek oso estimatzen zuen irlandarren hizkuntza zaharra. Parisen bulegari gisa lan egiten zuen poeta zuberotarrak zenbait mito ekarri zituen bere poemetara, euskaldunen herrietan jasoak ez zirenak. Gizon ernea izanik, eta jakituna gainera, ezin baztertu zuen Europako herri txikiak kultura handi baten partaide zirelako ideia. Antropologoen eta herri-ipuin-biltzaileek azaldu dutenez, badira zenbait gai eta ipuin Europako bazter askotan temati errepikatzen direnak. Beraz, ez da inorentzat harrigarri euskal ipuinen eta beste tokietakoen artean dagoen alde txikia, batzuek eta besteek duten elkarren antza.

Aipatzen ari garen liburu honetara itzuliz, sarreran bertan Karlos del Olmok dioena aipatuko dut, idazlearen asmoen argigarri delakoan: “Liburu honetako ipuin eta pasadizoak William Butler Yeats Nobel saridunak bildu eta 1888an argitara emandako “Fairy and Folk Tales of the irish Pesantry” bildumatik atera dira.” Ipuin batzuk Yeats berak asmatutakoak badira ere, ez dira guztiak bereak. Badira beste idazle batzuk ere herri-tradizioa landu zutenak, eta aipatzea mereziko luketenak, iruzkin honen lerroak gehiago balira.

Hala ere esan behar, liburu hau ez dela itzulpen lan bat. Karlos del Olmok fikzioa sortzen du, bere amama irlandarra Euskal Herrira ekarriz, eta kontu-kontari jarriz. Itzulpenginztaren eta sormen-lanaren artean dagoen generoari dagokio, beraz. Ez da lehen aldia gure artean egiten dena. Mikel Azurmendik aspaldi “ipuin kontari Grezian barrena” idatzi zuen, mito greziarrak euskararen esparrura bihurturik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak