kritiken hemeroteka

8.662 kritika

« | »

Ilargia ihesi / Rax Rinnekangas (Jose Fran Izpizua) / Erein, 1996

Ez gara oso ezberdinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-06-22

Rax Rinnekangas, idazle, musikari eta argazkilaria da. Finlandian jaio zen, baina dagoeneko ia mundu osoa ezagutzen du, eta Euskalerriari maitasun berezia dio. Finlandian, oro har, oso interes handiz hartzen dituzte euskaldunon kontuak. Hala diote haraino joan direnek, guk bezala, haiek ere, hizkuntza txikiaren jabe direlako, edo nork jakin… Jimu Iturralderen eta Bernardo Atxagaren lanak itzuli dituztela ere zabaldu da, aste honetan bertan, egunkariek ekarri dutenez.

“Ilargia Ihesi”, finlandieratik euskaratzen den lehen liburua dugu, eta hori guztia Jose Fran Izpizuari esker, Oso ondo ezagutzen baitu hango hizkuntza. Berak egina da, gainera, “Manual práctico de fines hablado”. Ez du, dena esan behar, merito makala zumaiarrak.

Liburua irakurri eta lehen irupidena, Finlandiako giroa eta guk ia oraintsu arte gure Euskalerri honetan ezagutu izan duguna ez direla oso ezberdinak. Erlijio itxiaren eragina biztanle guztiengan zabalduz (nabaria da giro hori nobelan, pertsonaiak menpe hartuak baititu eta idazleak gainera horren berri ematen digu hitzaurreko testuan); baserri-giroa, eta urtaroek markatutako bizimodua: belar-usaina, ebakitzeko garaian; errito zaharrak, nekazaritzarekin zerikusi zuzena dutenak, eta abar… Beraz, oso ezezaguna ere ez zaigu egiten nobelan kontatzen zaiguna.

Badu, ordea, euskal literaturan gutxiagotan agertu den elementua: panteismoa, hain zuzen; gauza guztiek, harriek barne, bizitza dutela sinestea. “Gizakiak harrietatik sortzen dira”, irakurtzen digu orrialderen batean. Nobelako umeek berez ezagutu dute hori, beren inozotasunean. Horretaz aparte, edo horrekin batera, polita da nobela hau. Haurtzaroko istorio bat ekartzen digu egileak. Bizitzara hasi berritan, nola pertsonaiek (“Soniak, Leok eta hirurok” dio testuak), ezagutzen duten sexoa, amodioaren formarik gordineenean, eta, ia denbora berean, heriotza. Antz handia du Atxagaren “Bi anaia”rekin, bien arteko aldeak kontutan harturik. Larrutik ikasiko dute pertsonaiek zer den errealitatea; bizitzaren eta heriotzren arteko zubia oso estua dela, azken finean. Eta azkenik ezustekoa, misterioaren azalpena…

Itzulpena korrektoa da, baina ez dakit ez ote zuen beste era bateko idazketa behar, testuak azaltzen duen indarkeria bere horretan adierazteko.

Azken kritikak

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak