kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Nafarroatik / Fermin Irigarai Larreko / Euskal Editoreen Elkartea, 1992

Bere garaiko lekuko Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-03-27

Klasikoak Saila deitzen denak aurrera segitzen du bere aleak kaleratuz, nahiz eta oihartzun handirik jaso ez duen ez kritikoen, ez irakurleen aldetik, baina baliteke banakuntza arazoa ere izatea, ez baitira bilduma honetako liburuak erraz aurkitzen. Eta ez da lehendabiziko aldia gertatzen zaidana. Badirudi liburuak ateratzearekin eta haiek aurkeztearekin (egunkarietako argazkia eta guzti) muga guztiak joak direla. Ez da ulertzen bestela hainbeste ajolagabekeria.

Pablo Fermin Irigarai, Larreko ezizenez ezagunagoa, nor zen ez dakienarentzat eman ditzadan oraintxe bertan datu xehe batzuk. Auritzen sortu zen 1869. urtean. Mediku ikasketak egin zituen Zaragozan eta Madrilen, eta berak aitortu zuenez, kanpoko egonaldi horretan zehar kamustu zitzaion apur bat euskara, baina Euskalerrira berriro etorri zelarik, gogor ekin zion euskara ikasteari eta idazteari hainbat egunkari eta aldizkaritan. Iñaki Caminok paratu duen edizio honetan ageri dira, hain zuzen, Baionako Euskaldunak izenekoarentzat idatzi zituenak, Nafarroaren berri emanez.

Interesgarria gertatzen da irakurketa, artikuluak direlako. Horien bidez jakin dezakegu zer zen idazlea gehien kezkatzen zuena, eta jabetzen gara gainera Nafarroako egoera politikoaz, alderdien arteko liskar eta iskanbilei buruz, erlijioari buruz bezalatsu, mintzo ere baita. Era polita eta dotorea zuen bere idazkiei hasera emateko; idazteko unean egiten zuen eguraldiari buruz gehienetan. Bada testu bat, bereziki hunkigarria, honela dioena: “Udaberrian gaude; gizonaz landara oro arin, iguzki pean ez da izakirik, udaberrian arintzen ez denik, bizia berritzen ez duenik: gizona da bakarrik bertzelaturik dabilena”. Eguraldiarena da lotura esan behar duenarekin. Hasera-haseratik adierazten digu egoera konkretu bat, eta lerroetan aurrera joan ahala konturatzen gara erreferentzia dela.

Kezkaturik ageri zen euskararen egoeraz. Larrekok, bere esku zegoen guztia eman zuen gure hizkuntzaren alde, baita aberriaren alde ere. Gaurkoak dirudite haren salaketa batzuek: “Oraiko aldi untan, gure egin bear guztien artetik, eta gauza guztien gañetik; abertzalen egin bear andiena, leena eta bearrena, euskararen ikastea eta erabiltzea”.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak