« Etsipena eta itxaropena | Bere garaiko lekuko »
Orrialdeak / Andres Urrutia / Labayru, 1992
Irudimenaren hegaletan Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-03-21
Ondarroan izkribau diharduen Andres Urrutia literaturaren itsasora ere ausartzen da lantzean behin, hala batu estandarraz, nola bizkaiera batuaz ere. Egin duen azken liburua behinolako Xose Neira Vilas-en “Mutiko baserritar baten oroitzapenak” itzulpena argitaratu zueneko “Galburua” bildumaren barruan ekarri digu argitara. Eta irakurlea jakitun ez badgo ere, diodan bizkaierazkoak argitaratzen dituen bilduma horretako hamabigarren galburua dela oraingo hau.
Bada, horra dozenakoa egiten duen liburu honek sei ale dakartza bere baitan. Hru, bertoko historiaren harira egidanko bidaia fantastikoak diren bitartean, beste hiruretan hurrineko herrialdeetara joan zaigu Andres Urrutia irudimenaren hegaletan.
Liburu honetako batzuk irakurtzean egilearen asmoekiko halako hurbiltasun bat egin zait ene baitan. “Izaro galdua”, “Pentaeon” eta “Itaka” izeneko horietan batik-bat. Gogoko egin zait, bestalde, “denborak eta lekuak nahastearekin batera iraganekoak eta oraingoak ere narrazioaren espaziora ekarri izatea egileak. Mogel, Lauaxeta edo italiar “Gezi beltzak” baldin badira batzuetan pertsonaia nagusiak, bestetan Shinako harako Inperioko zalduna edo Londoneko hiritar ez oso arrunta ageri zaizkigu. Egunkari beronetako orrialdeetan bertan egileak aitortu duenez, Cunqueiro du maisutzat. Hala ere, ezin dut ahantzi Mendez Ferrin beste galiziar idazle handiaren zedozer euskaraturik dagoela Urrutia, ezta Joseba Sarrionandia bera ere, noren itzulera igurikatzen nagoen, halako liburuek, ezinbestez, berak zabaldu zuen ildo emankorraren aurrean jartzen gaituzte eta. Bitartean bide luzea opa diet lantzean behin bizkaierazko liburu bat dakarkiguten lagunei.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez