« Ttu egin zuen | Irudimenaren hegaletan »
Adlotse / Jokin Urain / Txalaparta, 1993
Etsipena eta itxaropena Laura Mintegi / Egin, 1993-03-07
Nobela honetan deigarrien suertatzen zaigun lehen gauza bere izenburua da; azalpen beharra dauka eta. Adlotse alderantziz irakurrita estolda da, hau da “alcantarilla”. Titulua oso erakargarria ez bada ere, nobela, zorionez, titulua baino askoz ere deigarriagoa da.
Nobelan, estolda eta adlotseren istorioak kontatzen dira, baten etsipena eta bestearen itxaropena; esklabutza, eta beronen kontzientzia hartzea; iluntasuna eta argirako esperantza. Adlotse menpekotasunaz mintzatzen zaigu, tiraniaz, eta, tartean, beste herri hipotetiko batez.
Hasiera-hasieratik alegoria edo fabula itxura hartzen du nobelak, moralejaren zain uzten gaituela. Egileak zerbait esan nahi digula somatzen dugu, aurretik zerbait dakienaren ziurtasunaz azaltzen baititu egoerak, errukigabe. Fabuletan bezala, gris guztiak desagertu egiten dira eta gauzak zuribeltzez agertzen zaizkigu, egoerak eta jokaerak muturretara eramanaz.
Kontaketa zuzena dauka, intentzionatua, ironiaz eta maliziaz betea, inuxentekeriarik gabea, umore mingotsaz. Egoera ankerrenak ezagutu dituenaren atalaiatik idatzita dago, kontzesiorik gabe. Zauriei ozpina botatzen dien horietarikoa da, osatzearren eta hala ere, atsekabeen gainetik, optimismoa erreibindikatzen du, aldaketa posiblea, baina ez alaitasun faltsuaz edo azalezkoaz, ez, arazoen gainetiko benetako baikortasunaz baizik. Nobela hau, batez ere, pentsamendu askeari kantua da: preso dagoen pentsamendua askatu egin behar dela diosku egileak. Ez da makala!
Pasarte batzuetan oso ezagunak zaizkigun gertaerak parodiatzen ditu, eta, konkretuki Anoetan Imanolek eman zuen kantaldi famatua.
Antzeko egoera erabiliz, idazle, poeta, kantari, artista eta intelektualen aurkako kritika zorrotz eta su-tsua egiten du, batez ere hauek pertsona zintzoa akatu egiten dutenean, fisikoki hiltzeraino ailegatuz. Puntu honetan irakurlea Lexeta protagonistarekin identifika dadila lor
tzen du, ezbeharrean identifikatuta. Eta hala ere, estoldan egiten den lanari esker, zanpatuak eta menperatutakoak argitara azaltzen dira, eta pentsamendu guztiak askatzea lortzen dute, borrokaren borrokaz. Amaiera apokaliptikoa da, hunkigarria, arina, zoroa,
Zenbait ipuinez gain, Urainek Iraina nobela idatzi zuen aurretik, oraingo hau baino kriptiko eta zailagoa zena, batez ere lexikoari zegokionez. Urainek erraz idazten du, arintasunez, nahiz eta sakontasuna eta sarturiko orduak ere nabaritzen zaizkion.
Nobela hau, aurrekoa bezala, kartzelan idatzi du. 1983an Iparraldera alde egin zuen, eta 1986an atxilotu egin zuten, ehundaka urtetako kartzela zigorra ezarri ziotelarik.
Carabanchel, Alcala, Herrera, Sevilla II eta Terueleko espetxeetatik iragan ondoren, Bouxekoan dago egun. Hurrengo aldaketa arte.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez